KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rullek eta Turullek kontseilari karguak hartzeko prest daudela esan diote Torrari

Estremeratik, Alcala-Mecora eta Soto del Realera joan da Torra. Bestalde, Roger Torrent ere preso soberanistak ikustera joan da astelehen honetan.
18:00 - 20:00
Rullek eta Turullek kontseilari izan nahi dutela esan diote Quim Torrari

Josep Rull eta Jordi Turull Generalitateko kontseilari ohiek kargua berriro hartzeko gogoa dutela jakinarazi diote Quim Torra Kataluniako presidenteari, eta karguaz jabetzeko espetxetik ateratzeko eskatu diote Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari.

Preso independentistekin goizean bildu ostean Torrak kazetarien aurrean jakitera eman duenez, kontseilari karguaz berriro jabetzeko prest daude biak. Rullekin eta Turullekin hitz egiteaz gain, Oriol Junqueras, Joaquim Forn eta Raul Romevarekin bildu da Torra Estremarako expetxean.

Estremeratik irten eta gero, Alcala-Mecora joan da Dolors Bassa kontseilari kargugabetuarekin eta Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohiarekin elkartzeko.

Arratsaldean, ostera, Jordi Sanchez ANCko presidente ohia eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko buruzagi ohia bisitatu ditu Soto del Realen.

Mariano Rajoyren Gobernuak Kataluniako Gobernu berriaren osaketa blokeatzea erabaki du, Quim Torrak espetxean dauden Rull eta Turull eta erbestean dauden Puig eta Comin Gobernuan sartu ostean.

Espainiako Gobernuak ez du kontseilarien izendapena argitaratu, eta 155. artikuluaren ezarpena luzatzea erabaki du.

Torrentek ere bisitatzeko erronda hasi du

Roger Torrent Kataluniako presidenteak ere preso independentistak bisitatu ditu. 16:00ak aldera, Alcala-Mecon izan da Carme Forcadellekin eta Dolors Bassarekin biltzeko. “Indartsu eta lasai, duintasunez beterik” ikusi dituela esan du Torrentek, nahiz eta “bidegabekeria pairatzen ari”.

Astearte honetan, berriz, Estremeran izango da, Oriol Junqueras, Jordi Turull, Jordi Rull, Raul Romeva eta Joaquim Fornekin. Handik atera ostean, Soto del Realerako bidea hartuko du, Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezekin egoteko.

Torrenten hitzetan, "hizketa lasaia" izan nahi du horiekin. Orain bi aste aurreikusita zituen elkarrizketok, baina Kataluniako egoera politikoa dela eta, atzeratu behar izan zituen.

Bestalde, "Kataluniako 135 diputaturen eskubideak babesten" jarraitzen duela esan du, "Parlamentuan daudenenak zein espetxean edo erbestean daudenenak, tartean".

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X