ALTSASU AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altsasuko beste bi gazte ere Euskal Herriko kartzeletara bidean dira

Oihan Arnanz eta Iñaki Abad dira. Beraz, Jokin Unamuno bakarrik faltako litzateke 'Altsasu auzia' delakoagatik espetxeratutako zazpi gazteak Euskal Herriko kartzeletan izateko.
Zaballako kartzela, Araban. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Zaballako kartzela, Araban. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

Larunbat honetan zabaldu denez, Oihan Arnanz eta  Iñaki Abad 'Altsasu auzia' delakoagatik zigortutako gazteetako bik senideei jakinarazi diete Euskal Herriko kartzeletara bidean direla.

Azken egunetan beste lau gazte ere ekarri dituzte Madrildik: Aratz Urrizola, Jon Ander Cob eta  Julen Goikoetxea Zaballako kartzelara eta Adur Ramírez de Alda Iruñekora. Beraz, bakarra geratuko litzateke Madrilen: Jokin Unamuno.

Auzitegi Nazionalak 2 eta 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zien Altsasuko 8 gazteri, 2016ko urrian bi guardia zibilekin izandako liskarragatik. Zazpi espetxean dira, eta zortzigarrena, Ainara Urkijo, kalean da 2 urteko zigorra ezarri ziotelako.

Gazteek helegitea jarri zuten epaiaren kontra eta hori ebazteko zain dira orain.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X