U-1 URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Herrien askatasun asmoak piztuta' dirauela aldarrikatu dute milaka lagunek Gernikan

Gure Esku Dagok deituta, ordezkari politikoek zein herritar ugarik eskerrak eman dizkiete urriaren 1a "mugarri historiko" bihurtu zutenei. Ekitaldian, Gernika margolanaren erreprodukzioa egin dute.
Gernikako ekitaldia. Argazkia: Gure Esku Dago
Gernikako ekitaldia. Argazkia: Gure Esku Dago

Urriaren 1ean Katalunian ospatu zuten erreferendumaren urteurrenaren bezperan, milaka lagun bildu dira gaur Gernikan, Gure Esku Dago plataformak deituta. Kataluniari eskerrak eman eta elkartasuna adierazi diote bertaratuek. "Mundu osoaren aurrean adierazi nahi dugu herrien askatasun eta burujabetza asmoak pizturik daudela" esan du Angel Oiarbide bozeramaileak.

Ordezkaritza politiko zabala izan da Gernikan: Pau Villoria (Generalitateko kidea), Roger Heredia (ANC), Aurora Madaula eta Anna Geli (JxCat), Luke Uribetxebarria eta Jon Aiarza (EAJ), Maddalen Iriarte, Jasone Agirre eta Iker Casanova (EH Bildu), Garbiñe Aranburu (LAB) eta Jose Maria Gorroño (Gernikako alkatea), besteak beste.Ekitaldia hasi aurretik egindako adierazpenetan, Iriartek gogoratu du kataluniarrek "mobilizazio baketsua" egin zuten bitartean, Estatuak "indarrez" erantzun zuela. Uribe-Etxebarriak, bere aldetik, Euskadi eta Katalunia "erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duten Estaturik gabeko nazio bi direla" esan du, eta Espainiako Estatuari "elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa" eskatu dizkio.Angel Oiarbide Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileak eskertza mezua zabaldu du oholtza gainetik, eta Carles Puigdemont kargugabetutako presidenteak eskertza horri erantzun dio, bideo bidez. Euskal Herriak ez diola inoiz "hutsik egin Kataluniari" eta "erabakitzeko eskubidea azken muturrera arte defendatuko" dutela esan du du:Pablo Picassoren Gernika margolanaren erreprodukzio erraldoi bat egin dute Astra guneko aparkalekuan, auzolanean, eta ekitaldiaren amaieran bistaratu dute. 100X50 metro neurtzen ditu, "sateliteetatik ikusteko moduko neurria", Oiarbideren esanetan.GED MURALA EITBGernikan margotutako murala. Argazkia: Gure Esku DagoEskertza manifestua:"Iazko irailean, hamabost egunetan, Bilbon, milaka lagun bi aldiz irten ginen kalera, Kataluniako erreferenduma babestera kaleratu ginen. Argi izan genuen ariketa demokratiko hura  babestu behar zela, herritarren nahia bozkatzea zela, eta botoa emateko aukera bermatu behar zela. Urriaren 1ean, milaka euskaldun Kataluniako bozkalekuetan izan ginen, lekuko eta babesle. Ez zaigu inoiz ahaztuko ikusitakoa, jendearen determinazioa, kemena, bozkatzeko ilusioa, antolatzeko gaitasuna, indarkeriak sortutako amorruari aurre egiteko gaitasuna,… Ahaztezina. Urriaren 1a mugarri historiko bat da demokrata guztientzat" esan du Oiarbidek."Mugarri hori posible egin zuten guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu. Eta eskertzarekin batera elkartasuna erakutsi ere, bereziki espetxean edo erbestean zaudenentzat. Aske nahi zaituztegu, eta aske ikusi arte, jarraituko dugu elkartasunaren oihala ehuntzen" gaineratu du Gure Esku Dagoko ordezkariak."Herritarrok aske sentitu nahi dugu. Askatasun egarria dugu. Herri gisa, kolektibitate gisa ere. Aske sentitu nahi dugu, menpekotasunik gabe. Aske, erabakitzeko. Herri gisa erabakitzeko, kolektibitate gisa erabakitzeko. XXI mendean, askatasuna eta erabakia elkar loturik dauden kontzeptuak dira. Askatasuna erabakitzea da. Eta, demokrazian, erabakitzea askatasun eta burujabetza maila handiagoak eskuratzea da. Joan den urriaren 1ean, bi milioitik gora lagunen bozkatzeko hautua debeku eta indarkeriarekin geldiarazi nahi izan zituztenek helburu nagusi bat izan zuten: demokrazia suntsitzea, demokrazia katalana suntsitzea. Baina ez zuten lortu. (...) Gernika-Lumotik, askatasun, bake eta demokraziaren sinbolo den herri honetatik, mundu osoaren aurrean adierazi nahi dugu herrien askatasun eta burujabetza asmoak pizturik daudela, izan katalan herria, korsikar herria, kanak herria, eskoziar herria edo euskal herria" ohartarazi du Oiarbidek. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X