Euskadin izango dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Currinen taldea Urkullu, Mendia, Etchegaray eta Rodriguezekin bilduko da

Brian Currin, Alberto Spektorowski eta Raymon Kendall Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak Euskadin izango dira asteartean eta asteazkenean, Taldeak egindako lanaren azken azterketa aurkezteko.
Miembros del Foro Social en el Palacio de Aiete
Miembros del Foro Social en el Palacio de Aiete. Foto: EFE

Brian Currin, Alberto Spektorowski eta Raymond Kendall Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarekin, Jean Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidentearekin eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiarekin bilduko dira Euskadin.

Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideek astearte eta asteazken honetan bidaiatuko dute Euskadira, 2011ko otsailaren 14an Taldea osatu zenetik hona egindako lanaren azken azterketa gizarteari, erakundeei zein ordezkari politikoei aurkezteko.

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak aurreikusitako bilera eta aurkezpen guztien artean lehena Iñigo Urkullu lehendakariarekin egingo du, asteartean, urriaren 16an, Lehendakaritzan, 16:30etik aurrera.

Egun berean, 18:30ean, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarekin bilduko dira, Bilbon, sozialisten egoitzan.

Asteazkenean, urriaren 17an, Currin, Spektorowski eta Kendall Baionara joango dira, Jean Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidentearekin bilera egiteko, 10:00etan.

Egun horretan, 12:00etan, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiarekin bilduko dira, Donostian.

Asteazken arratsaldean, Foro Sozial Iraunkorrak eta Bake Bidea Elkarteak Donostiako Aiete Jauregian antolatutako Konferentzian parte hartuko dute. EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Geroa Bai, Podemos Nafarroa eta Izquierda-Ezkerra taldeak ere gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

Konferentzian, gainera, ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuetako eta Sare, Etxerat, Bake Artisauak, Bagoaz eta LDH taldeetako ordezkariak izango dira.

Konferentzia ateak itxita egingo da, eta, ondoren, ekitaldi publikoa egingo dute Aiete Jauregian; ekitaldi publiko horretan, Eneko Goia Donostiako alkateak, Brian Currin Harremanetarako Taldearen ordezkariak, Bake Bideko Anaiz Funosasek eta Foro Sozial Iraunkorreko Agus Hernanek parte hartuko dute.

Bestalde, Foro Sozial Iraunkorrak eta Bake Bidea Elkarteak Aieteko Bake Konferentziaren VII. urteurrena ospatu nahi dute Konferentzia eta ekitaldi publiko horrekin batera.

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bere lanaren nondik norakoak aurkeztu ostean, EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko alderdi politiko eta sindikatu nagusiek ere hitza hartuko dute egindako lanaren balorazioa egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X