Kondenak metatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortu: 'Presoen zigor konputatzearekin 10 urte prebarikatzen eman ditu Estatuak'

Arkaitz Rodriguezen hitzetan, horretarako legea “bihurritu” dute, presoen zigorrak “artifizialki luzatzeko helburu bakarrarekin”.
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Presoen zigor konputatzearekin hamar urte “prebarikatzen” eman ditu Espainiako Estatuak, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak Donostian ziurtatu duenez. Rodriguezen ahotan, 2008an beste estatu kideetan presoei ezarritako zigorrak kontuan izatera “behartu” zuen Europako zuzentarauari “entzungor” egin zion Estatuak.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 23an argitara eman beharreko epaia hizpide izan du Rodriguezek prentsaurrekoan. Sortuko ordezkariak iragarri duenez, litekeena da sententzia presoen interesen “aldekoa” izatea.

Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Jose Ramon Martinez de la Fuente, Nagore Mujika, Jose Ramon Lete eta Aimar Altuna preso ohiek Sortuko buruzagia lagundu dute agerraldian. 2014an kondenak metatzeari buruzko Europako zuzentaraua onartzera behartu zutenean, Espainiako Estatuak “tranpak” egin zituela salatu du Rodriguezek. Modu “berezian” egin zuen; izan ere, Europako beste herrialdeetan betetako zigorrak konputatzea eragotzi zuen.

Rodriguezen hitzetan, horretarako legea “bihurritu” dute, Estatuak “hamar urte prebarikatzen eman dituelako”, egoera “modu traketsean” eta “legez kanpo” erabiliz, presoen zigorrak “artifizialki luzatzeko helburu bakarrarekin”.

Zentzu horretan, 50 preso baino gehiagok kondenak “metatzea” onartzeko eskaera egin dutela jakitera eman du Sortuko ordezkariak, horietako 15 “aspaldi aske utzi behar zituzten”. Are gehiago, Santiago Arrospide eta Lopez de Abetxuko aske egonda, “legez kanpo eta bidegabe beste espetxe urte gehiagorekin zigortu dituzte”, erantsi duenez.

"Euren legea betetzeko"

Horregatik, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko epaia presoen interesen aldekoa baldin bada, Estatuak “atzerapenik gabe” betetzea eskatu du Sortuko buruzagiak.

“Euren legea betetzeko”, errepikatu du Rodriguezek. ETA desagertzen zenean presoen sakabanaketa “24 ordutan amaituko” zela ziurtatu zuen norbaitek, baina oraingoz premisa hori bete ez dela gogorarazi du bozeramaile abertzaleak.

Presoak Zuera edo Logroño bezalako espetxeetara gerturatu beharko ez lituzketela uste du Rodriguezek, “Euskal Herrira” baizik, “legeak hori esaten duelako”; presoen “askatasunera” eraman beharko lukeen “prozesu” baten testuinguruan. “Ehunka presorekin normalizaziorik eta bakerik ez dagoelako”, gaineratu du.

Sententzia presoen aldekoa baldin bada, kaltedunek “kalte-ordain motaren bat eskatzea” ez du baztertu Sortuko buruzagiak, Estatuak legea “trakets erabili” duelako.

Legea betearazteko “euskal gizartea konfiantza” duela adierazi du Rodriguezek. Horrela, datorren larunbateko manifestazioan, Donostian, parte hartzera deitu du, presoei babesa adierazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X