40.000 pertsona bildu dira Donostiako kaleetan, presoen eskubideen alde
40.000 pertsonak hartu dute parte gaur arratsaldean Donostian, presoen eskubideen alde egin den manifestazioan. 17:15ak jota zirenean hasi da Orain Presoak dinamikak deitutako manifestazioa Antiguo auzoko tuneletik. Pankartaren ordez, Miramar Jauregitik jaitsi duten oihal handiaren atzetik joan dira milaka lagun, goizetik antolatzaileek iragarri duten moduan: "Euskal Herrian inoiz egin den manifestazio anitzena izango da".
Euskal Herriko puntu ugaritatik 85 autobus baino gehiago iritsi dira, espetxe politikan oinarrizko lau aldaketa eskatu dituen manifestazioan parte hartzeko: Urruntze politikarekin amaitzea, larri gaixo diren presoak etxeratzea, gradu aldaketak ahalbidetzea eta zigorren metaketa gauzatzea.
Isiltasunean garatu da manifestazioa, baina tarteka "euskal presoak etxera" eta "presoak kalera, amnistia osoa" oihuak entzun dira. Antiguo auzoko tuneletik abiatu, eta Kontxatik pasatuz, Donostiako inguru hori jendez gainezka egon da ibilbide osoan, Boulevardera iritsi arte. Manifestazioa zuzenean eman du Sare herritarrak bere sare sozialen bidez.
Boulevardean, Mixel Berhokogoin 'bake artisauak' hitz egin du aurrena eta "abiadura azkartzeko garaia" dela esan du. Manifestazioaren antolatzaileek "iparraldeko lagunei, egindako lanagatik eskerrak emanez" hasi dute azken hitzaldia. Azken testu horretan, "aukera eta ate berriak zabaldu dituen garai berri batean" gaudela nabarmendu dute: "espetxe politika hau aldatzeko beharra sentitzen dugun milaka pertsona gaude hemen. Elkarrekin bizi nahi dugulako, sufrimenduarekin amaitu eta aurrera egin". "Bidea hasi baino ez dugu egin" esan dute, "argi baitugu ez diegula gure ondorengoei guk bizitakoa oinordetzan utzi nahi".

Miramarreko agerraldia
Manifestazioaren aurretik, "sufrimentu guztiaren amaitu eta elkarbizitza ahalbidetzea" eskatu dute arlo guztietako pertsona ezagunek Miraman Jauregian egindako ekitaldi batean. Besteak beste, EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko ordezkariak izan dira bertan; ELA, LAB, UGT eta CC.OO. sindikatuetakoak, eta alkate zein hainbat erakunde sozialetako hainbat ordezkari.
Anaiz Funosas Orain Presoak dinamikako kideak irakurri du "Elkarbizitza" izenburua duen testua: "Gaur elkarbizitzak batzen gaitu. Gainerako pertsonekin, euren konpainian bizitzea esan nahi du elkarbizitzak. Errespetua esan nahi du. Hurkoarekiko eta geure buruarekiko aitorpena. Hori dio elkarbizitzaren esanahiak, hori da elkarbizitzak esan nahi duena, eta hori da gure jomuga, guztiok nahi duguna, gaur hemen bildu garen guztiok elkartzen gaituena. Guztiok dakigu askotariko bizipenen iragana daukagula. Gauza asko bizi izan ditugu gune txiki honetan; sufrimendu eta min handia pairatu behar izan dugu. Hori guztia ahaztu gabe, baina aurrera egin behar dugula oso presente edukita, bere burua errespetatzen duen gizartea eraiki beharra daukagu. Gizarte hobea utzi behar diegu ondorengoei, eta guri dagokigu hau eraikitzea, guri dagokigu zauriak ixteko bideari ekitea eta horretarako sufrimendu guztiekin amaitu eta elkarbizitza ahalbidetzeko baldintzak sortzea".
"Lan egin dezagun guztiok elkarrekin, has gaitezen elkarrekin lanean. Badakigu desberdinak garela, jatorrian eta helburuetan, baina oinarri sendo bat eraiki behar dugu elkarrekin. Etorkizuna, benetan, bakean eraiki nahi badugu, elkarrekin sortu beharra daukagu elkarbizitzaren oinarria. Errespetua da elkarbizitza horretarako ezinbesteko gakoetako bat. Ezin dezakegu ahaztu ideien gainetik errespetua zor diegula gure buruari eta ondokoei; errespetua zor diogu hurkoari, errespeturik gabe ezinezkoa baita elkarbizitza. Garai historikoan murgilduta gaude. Kosta egin zaigu, ez da erraza izan hona iristea. Gero eta ekitaldi gehiago partekatzen ari gara elkarrekin, gero eta ekitaldi gehiagotan gaude guztiok elkarren ondoan, eta batzuetan ohartu gabe, elkarrekin lanean ari garela konturatzen gara. Baina ezin gaitezke lasaitu, elkarrekin lanean jarraitu beharra daukagu, elkarren ondoan egon ezean hautsi egin daitekeelako ehuntzen ari garen sare hau. Beste pauso bat eman dugu gaur. Mota guztietako sufrimenduarekin amaitzeko beharra azpimarratu nahi dugu gaur. Beharrezkoa da orain pauso hori ematea. Elkarbizitzarako bidean, oraindik, zeregin asko dauzkagu egiteko. Bide horretan lanean jarraitu behar dugu, errespetuz eta elkar ulertuz. Guregatik eta geure alabengatik egin behar dugu. Guregatik eta datozenengatik jarrai dezagun bidea egiten".
Zure interesekoa izan daiteke
Ibone Bengoetxea: “Lege honen espiritua segurtasun juridiko handiagoa eskaintzea da, exijentzia gehiago ezarri gabe”
Lehendakariordeak, EAJk eta EH Bilduk euskararen segurtasun juridikoa bermatzeko akordioaren balioa nabarmendu dute; PSEk, PPk, Sumarrek eta Voxek, berriz, lege-aldaketa zalantzan jarri dute.
Eusko Legebiltzarrak lan eskaintza publikoetan euskararen babesa indartzeko erreforma onartu du
Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aldaketak, EAJk bultzatua, hizkuntza eskakizunen segurtasun juridikoa indartu nahi du. Testua aurrera atera da EAJren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, eta PSEk, Eusko Jaurlaritzako EAJren bazkideak, kontrako botoa eman du.
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak bota dizkiote elkarri Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta sozialistak erantzun dio Alderdi Popularraren sortzailea aita "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte izan zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu egin dituelakoan, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Enplegu Publikoaren Legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.