Amnistiaren aldeko Mugimenduak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ATAk mobilizazioa deitu du azaroaren 24rako Bilbon

'Gudariak direlako, amnistia osoa! Jo ta ke amnistia, independentzia eta sozialismoa lortu arte!' lemapean egingo du manifestazioa Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak.
18:00 - 20:00
ATA: 'Zapalkuntza ororen amaieraren aldarrikapena da amnistia'

Azaroaren 24an Bilbon izango den manifestazioan parte hartzera deitu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak (ATA). Martxa 18:00etan abiatuko da, 'Gudariak direlako, amnistia osoa! Jo ta ke amnistia, independentzia eta sozialismoa lortu arte!' lelopean.

Deialdiaren berri emateko prentsaurrekoa eskaini du kolektibo horrek larunbat honetan Bilbon, eta adierazi duenez, "Espainiako eta Frantziako Estatuei aurre egin dietenak espetxean, deportatuak edo erbesteratuak daude egun". "Amnistiaren aldarrikapena ez da bakarrik errepresaliak jasan dituztenen askatasuna eskatzea, errepresio mota guztiaren amaiera aldarrikatzea baizik", azpimarratu dute kolektibo horrek kideek, "zapaldutako herriek inperioen aurka altxatzeko duten eskubidea aldarrikatzea da, hain zuzen ere".

Albiste gehiago politika

Gehiago kargatu