Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrimadasi eta Albioli espetxera joateko gonbita egin diete preso independentistek

'Pribilegiorik ez' dutela egiaztatzeko, bisita egiteko deia egin diete Cuixart, Forn, Junqueras, Romeva, Sanchez eta Turull presoek. Albiolek iragarri du ez dela joango.
Protesta Lledoners kartzelaren atarian. EFEren artxiboko argazkia
Protesta Lledoners kartzelaren atarian. EFEren artxiboko argazkia

Lledonersko kartzelan "pribilegiorik" ez dutela egiaztatzeko, espetxean bisita egiteko gonbita egin diete zazpi preso independentistek Ines Arrimadas eta Xavier Garcia Albiol Ciutadans eta PPC alderdietako buruzagiei. Gutun bidez helarazi diete gonbidapena.

Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart buruzagi independentistek sinatu zuten urriaren 30eko data duen eskutitzak, RAC 1 irrati kateak jakinarazi duenez.

"Ikusi dugunez, kartzelan dugun egunerokoa ezagutzeko interes handia duzue. Komunikabideetan egin dituzuen adierazpenak entzunda, argi dago ezagutzen ez duzuen egoera bati buruz ari zaretela", diote idatzian.

Gogorarazi dutenez, kargudunak izanda "bisita egiteko aukera" dute: "Gustatuko litzaiguke Lledonersera bisitan etortzea, bertatik bertara ikusi ahalko duzue pribilegiorik dugun. Gurekin hitz egin ahalko duzue, edo gurekin batera bizi diren presoekin".

Xavier Garcia Albiol Kataluniako Alderdi Popularreko buruak jada iragarri du ez dela Lledonersko kartzelara joango. "Ez naiz inongo espetxera joango preso independentistak bisitatzera. Ez dut horien zirku mediatikoan parte hartuko, ezta horien egoera arinduko ere", esan du Twitter bidez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/03/2026.- Alumnos tras ser desalojados este lunes del campus de la Universidad del País Vasco (EHU) en Vitoria por los servicios de emergencia tras el lanzamiento en su interior de botes de humo, se han visto afectados cinco edificios del campus de la EHU. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana

Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”

Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X