AUTOGOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkoreka: 'Transferentziak jada ez badira hitzartzen ministroaren epea ez da beteko'

Transferentzien Batzorde Mistoaren ponentzia teknikoa asteazken honetan bilduko da mahai gainean dauden hiru eskumenen transferentziaren nondik norakoak jorratzen jarraitzeko.
Josu Erkoreka, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, Espainiako eta EAEko gobernuak negoziatzen ari diren hiru eskumenen inguruko transferentzia jada ez badute adosten, Lurralde Politikako Ministerioak akordioa adosteko aurreikusitako epeak hautsiko dira.

Gobernu bileraren osteko ohiko prentsaurrekoan Erkorekak gogoratu duenez, bihar (asteazkena) Transferentzien Batzorde Mistoaren ponentzia teknikoa bilduko da, bideokonferentzia bidez, hiru eskumenen transferentziaren nondik norakoak jorratzen jarraitzeko.

Ildo horretan, akordioa adosteko beharra azpimarratu du Erkorekak, azaroaren 15ean Meritxell Batet Espainiakoa Lurralde Politikako ministroak hitzarmena sinatzeko ezarritako epea bukatzen baita eta akordioa egun horretan berretsi behar delako.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo trenbide, zein AP-1 autobideko zati arabarraren transferentziak daude mahai gainean.

Administrazio biek hainbat desadostasun mantentzen dituzte transferentzia hiru horien inguruan. Alde batetik, edukia dela eta; eta, bestetik, langileen, transferitu beharreko ondasunen eta berorien balio ekonomikoaren ingurukoak direla eta.

"Ezin dut akordioa izango denik ziurtatu, oraindik desadostasun adierazgarriak baitaude", esan du Erkorekak. Hala ere, negoziazioa apurtu egin ez dela azpimarratu du eta "akordioa egon ala ez, harremana mantentzen dugu eta akordioa adosteko asmoa izaten jarraitzen dugu", azaldu du.

 

Ildo horretan, Gernikako Estatutua erabat betetzeko lanean jarraitzeko konpromisoa azpimarratu du Erkorekak.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X