KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako independentistek mobilizazioak deitu dituzte 'proces' auziaren aurka

Otsailaren 12an lanuzteak egingo dituzte eguerdian eta manifestazioa arratsaldean. Otsailaren 16an, berriz, manifestazioa deitu dute Bartzelonan, eta martxoaren 16an, Madrilen.
18:00 - 20:00
Kataluniako independentistek mobilizazioak deitu dituzte 'proces' auziaren aurka

Katalunian, entitate independentistak bildu dira ostegun honetan, proces auziaren epaiketaren aurkako mobilizazio egutegia aurkezteko. Epaiketa otsailaren 12an hasiko da.

Lehen egun horretan, lanuzteak deitu dituzte eguerdirako eta manifestazioa arratsalderako. Otsailaren 16an, berriz, manifestazioa egingo dute Bartzelonan, eta martxoaren 16an, Madrilen. Gainera, otsailaren 21erako deitutako greba orokor deialdia babestu dute.

Bartzelonako Palau Roberten egindako ekitaldi publikoan, ERC, JxCat, PDeCAT, Crida eta CUP alderdiek, zein ANC eta Omnium Culturalek, mobilizazioen egutegia aurkeztu dute.

Hori horrela, otsailaren 12an manifestazioak egingo dituzte Kataluniako hiri nagusietan, eta 12:00etan lanuzteak deitu dituzte.

Bartzelonan, otsailaren 16an egingo duten manifestazioa 17:00etan abiatuko da Espainia plazatik eta Univertsitat plazan amaituko da.

Madrilen izango den manifestazioan, berriz, 18:00etan hasiko da.

Horrez gain, Intersindicial-CSC sindikatuak otsailaren 21erako deitutako greba orokorrera batzeko eskatu diete herritarrei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X