Miaketetan indarkeria egon zela kontatu dute guardia zibilek
Lehenengo aldiz deklaratu dute lekuko gisa Guardia Zibileko agenteek Kataluniako prozesu independentistaren aurkako epaiketaren hamazortzigarren jardunaldian, Auzitegi Gorenean. Gehienek Generalitateko kontseilaritzetan egindako miaketetan hartu zuten parte, 2017ko irailaren 20an.
Guardia zibilek telebistako kamerek beren aurpegiak ez grabatzea eskatu dute, eta indarkeriazko giroa deskribatu dute miaketetan. Hala ere, defentsaren galderei erantzunez kontaketa leundu dute.
"Erabateko ikara" Atzerri Kontseilaritzaren miaketan
Atzerri Kontseilaritzaren miaketan parte hartu zuen guardia zibil batek kontatu duenaren arabera, ateetan elkarretaratu ziren manifestariak atxilotua eraikinetik ateratzeko egindako "segurtasun kapsulatik" ateratzen saiatu ziren, ibilgailu polizialaren kristalak kolpatuz eta apurtuz. Esan duenez, atxilotua berak, Xavier Puig Farre Informazio eta Komunikazio Teknologien Areako arduradinak, "mesedez" eskatu zuen "hortik ateratzeko", "erabateko ikara kapitulu" bat bizitzen ari zelako.
Lekukoarentzat, egoera hori "sinestezina" zen, esan duenez, inoiz ez zuelako antzekorik ikusi parte hartutako beste operazio polizialetan, ezta "narkotrafikatzaileenetan edo erakunde kriminalenetan".
Horrela, Farrerekin autoan sartu zenean, kristalak kolpatzen ari ziren "pertsonen aurpegietan" arreta jarri zuela esan du, "ez zirelako normalak", baizik eta "amorru askokoak", "kontrolik gabeko amorrukoak".
Segizio judiziala horretan parte hartu zuen abokatuak ere jazarpen egoera sufritu zuela kontatu du guardia zibilak. "Ur botilak erortzen hasi ziren", eta "irainak eta heriotza mehatxuak leunak ziren, gertatzen ari zenarekin alderatuta", esan du. "Ibilgailua astintzen hasi ziren manifestariak, eta idazkaria negarrez hasi zen, ikaratuta zegoen, eskuak buruan", gehitu du. "Zer egiten ari ziren Esquadra mossoak?", galdetu du Javier Zaragoza fiskalak. Zera erantzun du lekukoak: "Begiratzen ari ziren".
Erasoak urriaren 1ean
Kataluniako 19 herritan U-1ko operatiboen ardura zuen Guardia Zibilaren komandanteak bere ardurapean zeuden agenteek sufritutako erasoak kontatu ditu: haginkadak, botilen, aulkien eta altzairu bolen jaurtiketa eta harrapatze saiakera bat motor batekin.
Zentro batera joan ziren agenteei "produktu irristagarriak" bota zizkietela ere esan du, Enric Millo Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiak aipatutako "Fairyren tranparekin" bat eginez.
Lekuko honek esandakoaren arabera, bere agindupeko bi agenteri ostikoak eman zizkieten buruan. "Irainduak eta kolpatuak ginen, eta nabaria zen Guardia Zibilak auto judiziala betearaztea oztopatzen nahi zutela", laburbildu du.
Generalitateak gastuen kontrola burlatu ahal izan zuela onartu du Ogasuneko kargu ohi batek
Felipe Martinez Ricok, Cristobal Montororen agintaldian Ogasun eta Funtzio Publikoko idazkariordeak, Kataluniako prozesu independentistaren epaiketan onartu duenez, Generalitateak 2017an ezarri zioten kontrola burlatu ahal izan zuen, gastuen zertifikazioak ez baitzuen zertan izan "gertakizunen errealitate materiala". Sistema horiek "iristen diren tokira iristen dira eta dituzten mugak dituzte", onartu du.

Felipe Martinez Rico. Irudia: EFE.
Consuelo Madrigal fiskalak galdetu dio goi funtzionario ohiari Kataluniako gastu autonomikoei ezarritako kontrolen fidagarritasunari buruz. 2015eko azaroan hasi ziren, eta 2017ko irailean astero egiten hasi ziren. Martinez Ricoren arabera, zenbait organismo publikotan egiten diren antzeko sistema izan zen. "Gastuen zertifikazioa egitea dute helburu, baina ez dira gertakizunen errealitate materiala"; hori "konplexuagoa da", onartu duenez.
"Kontratazio irregular batek kontrola saihestu ahal zuen?", galdetu dio fiskalak. Funtzionarioak erantzun duenez, sektore publikoaren kontratatzeko arauen kontrakoa bada, kontratazio irregularra izango da, egiaztatuta izan ala ez, eta kasu honetan "kontroletik kanpo" geratuko litzateke.
Madrigalek zuzen galdetu dio: "Funtsa publikoekin finantzatu zen galdeketa?".
Martinez Ricok azpimarratu duenez, Ministerioak bere eskura zeuden elementu guztiak jarri zituen autonomia erkidegoaren aurrekontua nola gastatzen zen ikusteko, tartean sail asko "sartuta" zeuden eta. Horrela, nabarmendu du Generalitatearen eskutik informatzeko eginbehar guztien "betetze formala" izan zen arren, gero hori "gertakizunen errealitate materialarekin" bat etortzea beste gauza bat da.
Hala ere, esan duenez, "Ogasun Ministerioak Estatuaren zerbitzu juridikoei eskatu zion Estatuaren ogasunari kalte egin ahal zion auzi penal guztietan agertzeko".
U-1en osterako plan bat Generalitatearen goi kargu baten paperontzian
Guardia Zibilak zortzi folio topatu zituen, puskaka, Geleralitateko goi kargu baten bulegoko fotokopiagailuaren gelan, urriaren 1eko "erreferendumaren osteko agertokiak" erakusten zituztenak. Bere idazkaria, nagusiaren aginduak betez, suntsitzen saiatu zen.
Josep Lluis Salvado Generalitateko Ogasun idazkariaren bulegoa zen. Bere idazkariak guardia zibilak bulegoan zeudela esan zionean, agindu zion: "Sartu bulegoan, hartu mahai gainean dauden paperak eta patiora bota".
Idazkariak zera erantzun zion: "Batzuk hartu ditut, ur kutxan sartu ditut, baina hemen dago Guardia Zibila eta ez dit denborarik emango".
Oriol Junquerasen kolaboratzailearen etxebizitza eta bulegoa miatu zituen dispositiboko buruzagiak pasartea kontatu du Auzitegi Gorenean.
Idazkaria suntsitzen saiatu zen dokumentuen artean, agenteak esan duenez, zortzi "puskatutako folio" aurkitu zituzten paperontzi batean, "erreferendumaren osteko agertokiak" erakusten zituztenak. "Lau fasetan" banatzen zituzten: "hauteskunde gaua, zenbaketa eta aldarrikatze formala, iragankortasun juridikoa eta prozesu konstituziogilea".
Erregistroan zailtasunik izan ez zutela esan du, baina gogoratu du 18:00ak inguruan agenteak independentziaren aldeko eta Guardia Zibilaren kontrako "ohiak eta aldarriak" entzuten hasi zirela. Guardia zibilei "faxistak, kolpistak eta terroristak" deitu zieten.
Salvadoren erregistrotik "dossierrak, karpetak, libretak, material informatikoa" atera zituzten, eta, zehazki, "Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren txartela zuen karpetatxo urdin" bat, atentzioa eman zietena.
"Gerra agertokia" eta "gerrilla agertokia" izenburuarekin, Estatuak hartu ahal zituen neurriak azaltzen zituzten "eskuz idatzitako bi orrik".
Agenda propio bat antolatzeari, nazioarteko onarpena lortzeko neurriei eta Estatu propio batera heltzeko neurriei buruzko dokumentuak ere aurkitu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Aragoiko parte-hartzea ia % 11koa da 11:00etan
Jarduneko gobernu autonomikoak emandako lehen parte hartze datuaren arabera, 107 040 aragoiarrek bozkatu dute lehen bi orduotan. Hautagai gehienek ere eman dute botoa, eta denek egin dute hauteslekuetara joateko deia.
Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.
Hauteslekuak zabaldu dituzte Aragoin
Guztira 1.036.325 herritarrek eman ahalko dute botoa. Igande honetako hauteskundeek Aragoiko Gorteetako osaera berria zehaztuko dute.
Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"
ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".
EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea
EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.
Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk
Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.
Aberri Egunaren aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du Euskal Herria Batera ekimenak; martxoaren 28an, Lizarran
Aberri Eguna jai ofizial eta ospakizun egun bihurtzea eskatu dute antolatzaileek. "Nazio bat gara eta nazioek nazio izaera ospatu eta aldarrikatu behar dute. Gainerakoek bezala, guk ere gauza bera egin behar dugu", aldarrikatu dute.
Iriarte, zerga turistikoaz: "Berandu iritsi den neurri bat da, baina aztertu eta erantzukizunez jokatuko dugu"
EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak esan du koalizio abertzaleak aspaldi eskatu zuela neurri hori. "Dena den, zerga turistiko bat ez ezik, turismo ereduari buruzko hausnarketa bat ere behar dugu", nabarmendu du.
Sailburuak alarmismoetan ez erortzeko eskatu du, eta iraungitako txertoak segurtasunerako mehatxu ez direla ziurtatu du
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak EH Bilduk eta Voxek egindako galderei erantzun die ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan.
Garikoitz Aspiazu 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia astelehenetik ostiralera aterako da espetxetik
2008an atxilotu zuten Frantzian, eta 400 urtetik gorako zigorra betetzen ari da hainbat atentaturengatik. 2024an, Frantziako Lannemezango espetxetik Martuteneko espetxera eraman zuten.