Kanpainaurrea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchez botatzeko frontea osatzea proposatu dio Riverak PPri

Casadok Riveraren proposamenari berehala erantzun dio. “Oso ideia ona iruditzen zait”, ziurtatu du, baina proposamena hauteskunde zerrendak itxi ondoren heldu izana deitoratu du.
Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea Coruñan. Argazkia: EFE/Cabalar

Hauteskundeen ostean fronte komuna osatzea proposatu dio Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak Pablo Casado Alderdi Popularreko presidenteari, “larrialdi nazionaleko” egoera batekin bukatzeko: Pedro Sanchez Espainiako Gobernutik botatzeko.

“Sanchez oposiziora bidaltzea larrialdi nazionala dela uste dut”, azpimarratu du Riverak. Sozialistak eta “Espainia akabatu nahi dutenak” Gobernutik botatzeko laguntza eskaini dio Ciudadanoseko buruzagiak PPri.

“Sanchez Gobernu Frankenstein berri batekin” edo “Ciudadanos PPrekin”, laburbildu du alderdi laranjako buruzagiak. “Gobernu hori Ciudadanosek zuzentzea onena da”, gaineratu du, “alderdi moderno, liberal, irekia eta europeista delako”.

Alderdi laranjako presidenteak mitina eman du Coruñan. 300 bat pertsona bildu ditu arratsaldean. Diputatuen Kongresurako zerrendaburuek Rivera lagundu dute ekitaldian.

Casado: "Dagoeneko ezin daiteke ezer egin"

Pablo Casado Alderdi Popularreko presidenteak Riveraren proposamenari berehala erantzun dio. “Oso ideia ona iruditzen zait”, ziurtatu du, baina proposamena hauteskunde zerrendak itxi ondoren heldu izana deitoratu du.

PPk ekitaldia egin du Ceutan. Riveraren proposamena “zerrendak Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu diren” egunean heltzea deitoratu du Alderdi Popularreko buruzagiak. “Dagoeneko ezin daiteke ezer egin”, adierazi du.

Casadoren hitzetan, Ciudanosek “hilabete batean zehar PPren eskaintza errefusatu izana pena da”. Orain bi alderdiek “kanpainako beste hilabetean boto baliagarria aldarrikatu beharko dute”, gaineratu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X