Hauteskunde-batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vicent Sanchis TV3ko zuzendaria: 'Informatzeko modu bakarra onartzen dute'

“Atzerriko prentsa guztiak erbestean dagoen jendeaz hitz egiten du”, gogorarazi du Sanchisek. TV3ko Kontseilu Profesionalaren hitzetan, Hauteskunde-batzordearen ebazpena “zentsura” da.
Vicent Sanchis TV3ko zuzendaria.
Vicent Sanchis TV3ko zuzendaria. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Vicent Sanchis TV3ko zuzendariaren ahotan, probintziako Hauteskunde-batzordearen erabakiak “informatzeko modu bakarra onartzen du. “Bi baten aurkako partida bat da, eta epailea aurkarien taldekidea da”, erantsi du.

Bartzelonako Hauteskunde-batzordearen ebazpena onartu eta obedituko dutela ziurtatu du Kataluniako telebistaren zuzendariak. “Preso politikoak”, “erbesteratuak” edo “errepresioaren epaiketa” erabiltzea debekatu zien komunikabide publikoei, hauteskunde garaia pasa arte.

Kataluniako telebista publikoa egiten ari den hizkuntzaren erabilpena defendatu du TV3ko zuzendariak. “Preso politiko” eta “erbesteratu” esamoldeak erabiltzeko debekuak “defentsa-gabezia eta ezintasuna” sortzen dituela uste du Sanchisek.

“Preso politikoak” esamoldea TV3en arau ez dela ziurtatu du Sanchisek, eta kazetari bakoitzaren “irizpide profesionalaren” arabera erabili izan dute. “Erbestea” hitza erabiltzeko orduan, ordea, adostasuna zegoela azaldu du komunikabideko buruzagiak. Zentzu horretan, “atzerriko prentsa guztiak erbestean dagoen jendeaz hitz egiten du”, gogorarazi du.

Bestalde, martxoaren 16an Madrilen egindako manifestazio independentistari Espainiako Telebistak egin zionaren “antzeko estaldura” egin zuela ziurtatu du Sanchisek, baina ez die alderdiei kalte-ordainik eman beharko, “inork ez duelako errekurritu”.

TV3eko Kontseilu Profesionala: "Pasatzen ari dena gustatzen ez zaienean berriz idazteko agindua ematen dute"

Era berean, Hauteskunde-batzordearen ebazpena “adierazpen eta prentsa askatasunarekin bateraezina den zentsura” dela salatu du TV3eko Kontseilu Profesionalak agiri batean.

Kontseilu Profesionalaren hitzetan, “pasatzen ari dena gustatzen ez zaienean berriz idazteko agindua ematen dute” magistratuek.

TV3en albistegietako kontakizunean “erbeste” edo “erbesteratu” hitzak daude, Institut d'Estudis Catalans, Kataluniako Entziklopedia eta Espainiako Hizkuntza Akademiaren esanahiarekin, Kontseiluak gogorarazi duenez.

“Preso politikoak” esamoldeari dagokionez, Europako Kontseiluaren Asanblada Parlamentarioaren definizioa aipatu du TV3ko Kontseilu Profesionalak.

“Espainiako Gobernuak Espainian preso politikorik ez dagoela ziurtatzeko erabiltzen duen oinarri bera baliatzen dute preso politikoei babesa emateko elkarteek kartzelan dauden ekintzaileak eta politikariak ‘preso politikoak’ direla esateko”, ondorioztatu du Kontseiluak.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere ez"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X