APIRILAK 21
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aberri Egunean eskuina 'geldiarazteko' deia egin du Arnaldo Otegik

Apirilaren 21ean Iruñean olatu antifaxista, sozialista, independentista eta feminista osatzeko deialdia egin du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, artxiboko argazki batean
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

Aurtengo Aberri Egunean, Iruñean, eskuina "geldiarazteko" olatu antifaxista, sozialista, independentista eta feminista osatzeko deia egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. 

"EH Bildu erabakigarria da autogobernua defendatzeko, eskubide sozialen alde eta faxismoaren aurka", adierazi du Arnaldo Otegik EH Bilduk gaur Iruñean egin duen Aberri Egunaren aurkezpen ekitaldian.

"Antifaxistak, errepublikarrak, independentistak, autodeterminazioaren, feminismoaren, berdintasunaren eta langileen aldekoak batu gaitezen Iruñean", eskatu du.

EH Bilduk Iruñean ospatuko du aurten Aberri Eguna, Otegiren esanetan, "gure proiektu nazionalaren erdigune geografikoa eta politikoa delako".


Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X