ABERRI EGUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aberri Egun bateratua' antolatzea proposatu du Independentistak sareak

'Gure proposamena jartzen dugu politikaren plazan. Gaia hausnartzeko eskatzen diegu eragile desberdinei eta, datozen asteotan, guztiekin harremanetan jartzeko prest gaude', esan dute.
Independentistak sareak Irañetan gaur egin duen ekitaldia. Argazkia: Independentistak Sarea
Independentistak sareak Irañetan gaur egin duen ekitaldia. Argazkia: Independentistak Sarea

Independentistak sareak "Aberri Egun bateratua" antolatzea proposatu die "gure herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubidean eta demokrazian oinarrituta eraikitzearen alde dauden eragile politiko eta sozial guztiei".

Irañetako Basakoetxea bordan gaur egindako ekitaldian egin dute deialdia.  "Euskal lurralde guztien erdigunetik askatasunaren oihua zabaldu nahi dugu lau haizetara: herri zahar honek bere tokia nahi du munduan eta bere etorkizuna eraiki nahi du askatasun osoz, inolako menpekotasunik gabe", esan dute.

Kataluniako herriari elkartasuna adierazi, eta han abian den independentziaren aldeko prozesuari begira daudela esan dute. Sareko kideen arabera,  "hemen ere prozesu soberanista martxan jarri eta Kataluniarekin batera, estrategia komun baten bitartez, Estatu autoritarioari aurre egin eta bi herriok independentziaren bidean aurrera egiteko ordua da".

Hala, burujabetza prozesu horri begira, Aberri Egunari buruzko gogoeta jarri dute mahai gainean: "gaur, gure proposamena jartzen dugu politikaren plazan. Gaia hausnartzeko eskatzen diegu eragile desberdinei eta, datozen asteotan, guztiekin harremanetan jartzeko prest gaude".

Alderdi abertzaleek bakoitzak bere aldetik ospatzen du Aberri Eguna, Aste Santuko igandean. Kataluniako Diadan bezala, independentziaren aldeko herritar guztiak batuta ikusi nahi ditu Independentistak sareak.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X