Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtaran: 'Gasteizen PPrekin batera bozkatu duen bakarra Otegi izan da'

Gasteizko alkateak estu hartu du EH Bildu, eta 'oposizio suntsitzailea' egitea egotzi dio.
Gorka Urtaran, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: EiTB

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak (EAJ) hitz gogorrak izan ditu gaur EH Bildurentzat, eta udalean "oposizio suntsitzailea" egitea egotzi dio, PPrekin batera bozkatuta eta behin eta berriz ezezkoa esanda.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Urtaranek esan du koalizio abertzaleak "huts egin" diola: "Aurreko legegintzaldia abiatu eta gutxira, aldaketaren aldeko apustuari muzin egin zioten eta PPrekin batera bozkatu zuten, udal gobernuaren jarduna zailagoa egiteko asmoz".

Arnaldo Otegik egindako adierazpenei (EAJk EH Bildu kritikatu behar zuela PPren botoan lortzeko) erantzunez, Urtaranek esan du "Gasteizen PPrekin batera bozkatu duen bakarra" bera izan dela.

Preso ohien ongietorrien auzian, Urtaranek uste du ezker abertzaleak "gogoeta sakona" egin behar duela. Alkatearen ustez, "normalizazio politikoan aurrera egin, iragana bazter utzi eta elkar-ulertzeko modua topatu nahi badute  behintzat, modu pribatuan egin beharko lituzkete".

Hiriko egitasmoak hizpide hartuta argitu du AHTaren lurperatzearen proiektua aztertzen ari direla Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, alegazioak aurkeztu ahal izateko. "Aurrekontua asko aldatu da", erantsi du —aurreikusita zegoena baino % 20 gehiago—. Azaldu duenez, tren lasterra Gasteizera heltzeko lanak Sustapen Ministerioak ordainduko ditu, baina hirirako lurpeko sarrera (500 bat milioi) hainbat erakunderen artean pagatu beharko dute: erdia Ministerioak hartuko du bere gain; % 25, Jaurlaritzak; % 15, Udalak eta % 10, Arabako Foru Aldundiak.

Bestalde, San Prudentzioko merkataritzagunearen proiektua geldoegi doala eta, "kezkatuta" agertu da. "Orain arte ikusitako baino gehiago ikusiko nahiko nuke, sustatzaileari esan diot aurrerapausoak eman behar ditugula. Hiriguneak bizia behar du", adierazi du.

Azkenik, Gasteizko gasolina-zerbitzugune batetik gertu izandako sexu erasoaz galdetuta, "zuhurtzia" eskatu du alkateak, Ertzaintzak emandako aholkuei jarraituta. 

_______________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X