Espainiako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inbestidura desblokeatzeko 'pauso bat aurrera ematea' eskatu dio Sanchezek Podemosi

Hauteskundeetako emaitza onartzeko eta hauteskunde berrien "benetako arriskua" saihesteko eskatu dio Espainiako jarduneko gobernuburuak koalizio moreari.
Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburua Toledon. Argazkia: EFE/Ismael Herrero

Inbestidura desblokeatzeko eta hauteskunde berrien "benetako arriskua" saihesteko azken bozen emaitza onartzea eta "pauso bat aurrera ematea" eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburuak Unidas Podemosi, Gobernu aurrerakoi bat martxan jarri ahal izateko.

Toledon, PSOEren Udal Politikako Kontseiluaren aurrean, zentsura-mozioaren ondoren erdietsitako lorpen ekonomikoak eta sozialak azpimarratu ditu Sanchezek, koalizio moreak Exekutibotik at emandako babesari esker. Horrela, PSOEk bakarka gobernatzea defendatu du berriro.

"151 eserlekurekin hamabi hilabeteetan egin genuena egiteko kapaz izan baginen, 165ekin zer ez dugu egingo ba? Zerk justifikatzen du blokeoa?", galdetu du buruzagi sozialistak. Elkarlanean jarraitzea eskatu dio Podemosi, "azaroaren 10ean hauteskundeak izateko orain benetako arriskua dagoelako".

"Eserlekuak ditugu, programa komun aurrerakoia dugu eta behar dugun gauza bakarra Unidas Podemosek pauso bat aurrera ematea da, inbestidura desblokeatzeko, legealdi eta Gobernu progresista bat izateko", esan du hitzaldian.

Sanchezen hitzetan, koalizio morearen "erantzukizun" ariketa bati esker posible izango litzateke. Eskuinaren aldetik "ezer" espero ez duela erantsi du. Hauteskunde berriak saihesteko "abstentzio teknikoa" eskatu diola gogorarazi du. Sozialistaren ahotan, PSOEri gobernatzen utzi baino independentistekin batera botoa ematea nahiago du eskuinak. Horregatik, "desleialtasun instituzionala" leporatu dio eskuinari.

Alderdiek "ez dute erantzukizuna eta hauteskundeetako emaitza" onartu, PSOEk salbu, erantsi duenez. Sozialistak beste indar batzuekin "programa partekatzeko" prest daudela nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X