'Elkarrizketarako' 2020 baten alde topa egin du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta kontseilari batzuek komunikabideetako profesionalekin topa egin dute ostiral honetan. Hedabideen "esanetara" jarri da Foru Exekutiboak abiatutako "elkarrizketa bide" horretan, esparru ezberdinetan.
Informazio politiko eta instituzionalaren berri ematen duten kazetariekin Gobernuak egin ohi duen Gabonetako brindisean egin ditu adierazpenak buruzagiak. Nafarroan lanean ari diren profesional ugari izan dira ekitaldian. Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidente eta bozeramaileak eta Ana Ollo, Carlos Gimeno, Juan Cruz Cigudosa, Jose Maria Aierdi eta Eduardo Santos kontseilariek ere parte hartu dute.
Era berean, Pablo Roncal Foru Exekutiboko Komunikazio zuzendari nagusiak, kabineteko buruzagi batzuek eta Komunikazio zerbitzuko langileek, besteak beste, topa egin dute.
Eguberriak zoriontzeko aprobetxatu du Chivitek. "2020an bizitzan hobetzeko aukerak eta lana ez faltatzea", opa die Nafarroako presidenteak guztiei. Kazetarien "lana eta interesa" eskertu du agintariak.
"Ahal den neurrian komunikazio eskaria asebetetzen saiatu gara, Gobernuaren beraren denborak egokituz", adierazi du Chivitek. "Gure sistema demokratikoaren funtsezko zutabe bat zarete", onartu du agintariak, gizarteari "benetako informazioa" helarazteko.
Gainera, "beti bezala, Gobernuak abiatutako elkarrizketa bide horretan zuen esanetara gaude, ez bakarrik talde parlamentarioen, baita entitateen, elkarteen eta, nola ez, komunikabideen eskura ere", esan du cavarekin topa egin baino lehen.
Zure interesekoa izan daiteke
"Intolerantzia agerraldiak izan dira Euskadin: pintadetan, jazarpenetan... Ez dira noizbehinkakoak, estrategia bati lotuta daude"
Euskadin indarkeria berriz pizteko aukeraren inguruan mintzatu da Iñigo Urkullu lehendakaria eta eAtlantic Fundazioko presidentea, Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioan eskainitako elkarrizketan.
Barne Ministerioak Lleidako poliziaburua kargutik kendu du, Donostian sexu-jazarpenagatik ezarritako zigorraren berri izan ostean
Komisarioa inspektoreburua zen garai hartan Donostian, Poliziaren Esku Hartzeko Unitate bat (UIP) zuzentzen ari zen, eta, Gipuzkoako Auzitegiak frogatutzat jo eta Auzitegi Gorenak berretsi zuenaren arabera, "lanean hasi zen unetik" biktimari, bere agintepeko agente bat, "berarekin sexu-harremanak izateko" eskatzen hasi zitzaion.
"Immobilismoa ez da aukera bat", ohartarazi dio Sumarrek Sanchezi, eta aldaketak eskatu dizkio berriro
Ernest Urtasunek adierazi duenez, legealdiko une "oso larria" da, PSOEri eragiten dioten ustezko ustelkeria kasuak eta buruzagi sozialisten aurkako sexu-jazarpen salaketak direla eta.
Sanchez Junquerasekin (ERC) bilduko da urte hasieran, legegintzaldian aurrera nola egin aztertzeko
Juntsi dagokionez, Pedro Sanchezek aitortu du Kataluniako alderdiarekin "harremana hautsita" dagoela, baina akordioak betetzeko "erabateko borondatea" agertu du.
Sanchezek adierazi du "feminismoarekiko erabateko konpromisoa" duela eta ustelkeriaren aurka "irmo" diharduela
Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Moncloan, urtearen balantzea egiteko. Azpimarratu duenez, legealdia amaitzeko borondatea du, eta horretarako babesak "harrien azpian ere" bilatuko dituela hitzeman.
Espainiako Gobernuaren egoera "jasanezina" dela dio Urkulluk
'Forum Europa. Tribuna Euskadi' saioan egindako hitzaldian, Euskal Herriko gaurko egoera politikoa ere aztertu du eAtlantic Fundazioko presidenteak, eta garrantzia kendu die EAJren eta PSEren arteko "desadostasunei", horren iritzian, "egonkortasunaren" alde adosteko gai diren alderdiak direlako.
Aske utzi dute CAFen aurkako protestan atxilotutako laguna
Protesta larunbat eguerdian egin zuten, Bilboko erdigunean, CAF euskal enpresari Israelekin dituen kontratuak bertan behera uztea eskatzeko. Protestan, lau ertzain eta manifestari batzuk zauritu ziren.
Harrera hunkigarria egin diote Donostian Mikel Zabalzaren omenezko autobus martxari
Guardia Zibilak duela 40 urte hil zuen autobus gidari nafarraren kasua oroitzeko ekimenaren amaieran, ekitaldia egin dute igande eguerdian Boulevardean. Zabalzaren senideek "egia, justizia eta erreparazioa" galdegin dituzte bertan, eta euskal erakundeei "akuilu" gisa aritzeko eskatu diete auzia behingoz argitzeko.
CAFen aurkako protesta egin dute Donostian, eta Israelekin negoziorik ez egiteko eskatu diote
Euskotrenen geltokian egin dute protesta, eta trenen zirkulazioa eten dute zenbait minutuz, trenbidearen gainean pankartak jarrita. Joseba Alvarez protestarien ordezkariak azaldu duenez, “ezin da horrelako proiektu bat aurrera eraman sionismoarekin kolaboratu gabe”, eta horregatik eskatzen diote CAFi bertan behera uzteko Israelekin egindako trenen proiektua.
Sanchezek gobernatzen jarraitzeko nahia agertu du, "egoera zail hau gorabehera"
Caceresen egindako mitin batean, buruzagi sozialistak azpimarratu du PSOE "irmotasunez eta gardentasunez" aritu dela ustelkeria eta sexu-jazarpen kasuen aurrean. Sumar koalizio gobernuko kideak eta inbestidurarako beste bazkide batzuek, EAJk kasu, auzitan jarri dute gobernagarritasuna, eta Sanchezen gaineko presioa areagotu dute.