EAJk eta PPk erkidegoen batzordearen bilera deitu dute Espainiako Senatuan
EAJk PPrekin bat egin du Espainiako Senatuaren Mahaian, ganbera horretako Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilera deitzeko, bertan koronabirusaren aurrean hartu diren neurriei buruz eztabaidatze aldera. Bi alderdiok baturik, ekimena onartu du Mahaiak, nahiz eta PSOEk, organo horretan gehiengo sinplea duen alderdiak, kontrako botoa eman duen.
Ekimena presidente gisa Manuel Cruz sozialista duen Batzordeari berari iritsiko zaio orain, eta berak batu beharko du Mahaia, saioari data jartzeko. Aurrez aurrekoa izan behar da, saio parlamentario telematikorik ez baitago aurreikusita, eta Espainiako Gobernuaren ordezkariak ez ezik autonomia erkidegoetakoak ere bertaratu ahalko dira, printzipioz, Osasun sailburuak.
PPren aldeko botoei EAJren ordezkariarena batu zaio, eta, horrela, PSOEren kontrako botoei nagusitu zaizkie. EAJk azaldu duenez, Batzordea deitzeak “erraztu egingo du hartzen ari diren neurrien inguruko informazio gehiago elkarbanatzea eta hobeto egitea”, parlamentua ezin baita “geldirik” egon.
Cristina Narbona Senatuko presidenteorde lehenak babestu du PSOEren kontrakoa botoa, Gobernua Kongresua ari baita “kontuak ematen”, Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa astean behin agertzen baita Osasun Batzordean azalpenak ematera eta senatariek saio horietarako ateak irekita dauzkala erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Itxasok lehendakaria kritikatu du “proiekturik gabeko etxebizitzak” iragartzeagatik
Kritikak kritika, Etxebizitza sailburuak esan du EAJ-PSE koalizio-gobernua "funtzionatzen" ari dela eta legealdi honetan atzean geratu direla etxebizitza-politikan iraganean izandako "desadostasun handiak".
Asensiok tonua apaldu eta "normaltasunaren barruan" kokatu ditu Mendozari egindako kritikak
Ayesa operazioa dela eta, buruzagi sozialistak "lidergo falta" egotzi zion Gipuzkoako diputatu nagusiari. Biharamunean, Asensiok esan du "gai zehatzetan" iritzi ezbedinak izatea "normaltasunaren barruan" dagoela.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan mantentzeko helburua duen "Amets berriak" abestia aurkeztu dute
Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren 50. urteurrena ospatzeko aste gutxi falta direnean, Martxoak 3 elkarteak "Amets berriak" abestia aurkeztu du. Letra Karmele Jaiok idatzi du eta Idoia Asurmendik interpretatu.
Hezkuntza sailburuak LHko euskal eredua goraipatu du, Sanchezek horien irekiera mugatzeko asmoa iragarri ondoren
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Euskadiko Lanbide Heziketaren "kalitatezko eredu inklusiboa" goraipatu du, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari emandako erantzunean. Horren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen irekierari "mugak jartzeko" eta prestakuntzaren kalitatea "blindatzen jarraitzeko" errege-dekretua sortuko da.
Justizia Administrazioan euskara sustatzea eskatzen duen ekimena atera dute aurrera EAJk eta PSE-EEk
Administrazio publikoan euskararen eskakizuna blindatu ahal izateko legearen negoziazioan jarrerak urrunduta dituztenean, jeltzaleek eta sozialistek bat egin dute gaur Legebiltzarrean euskararekin lotutako ekimen batean.
CCOOk ELAri eta LABi eskatu die LGSri buruzko estrategia "birbideratzeko"
Unai Sordoren arabera, "gutxieneko soldata bat izan behar du, eta gero negoziazio kolektiboak lurrera jaitsi behar du baloia" lurraldeetan. CCOOko idazkari nagusiak mobilizaziorako deia egin du, hitzarmeneko gutxieneko soldatak lortzeko.
Sanchezek esan du "tekno-oligarkek ez dutela demokrazia makurraraziko"
Espainiako Gobernuko presidenteak, izenik esan gabe, Telegrameko kontseilari delegatuari erantzun dio gaur Bilbon, sare sozialen inguruko neurri berrien aurrean atzo plataformako buruak honen aurka egin ondotik.
Javier De Andresen ustez, iraungitako dosien txertaketa "ez da salbuespenezkoa" Osakidetzan
Javier de Andres EAEko PPko presidenteak adierazi duenez, bere alderdiak "zalantza asko" ditu gertatutakoaren inguruan, eta bere ustez "elementu batzuek erakusten dute ez zela noizbehinkako eta ezohiko gauza bat", baizik eta "hasieran transmititu zena baino zabalagoa dela".
Duela 31 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez gogoratu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunearekin gogoratu du Gregorio Ordoñez legebiltzarkide eta Donostiako PPko zinegotzi izandakoa. 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk Donostiako taberna batean.
Europako Justiziak bertan behera utzi du Puigdemonti inmunitatea erretiratzeko Europako Parlamentuak hartu zuen erabakia
Epaiak ez du eraginik izango Puigdemonten egoeran, ez zuelako Europako azken hauteskundeetan parte hartu, eta, beraz, jada ez du eserlekurik.