Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegik "ausarkeria eta arduragabekeriatzat" jo du jarduerari berriz ekitea

EH Bilduko buruak lehendakariari galdetu dio “langile horiei eta beren familiei euren osasuna bermatuta dagoela esan diezaiekeen, begietara begira”.
Arnaldo Otegi, EH Bildu
Funtsezkoak ez diren jarduerei berriz ekiteko erabakia kritikatu du Otegik. Argazkia: Efe.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, “ausarkeria eta arduragabekeria” da langileek bihar jarduerari berriz ekitea. Halaber, Iñigo Urkullu lehendakariari galdetu dio “langile horiei eta beren familiei euren osasuna bermatuta dagoela esan diezaiekeen, begietara begira”.  

Ohar batean, Otegik funtsezkoak ez diren jarduerei berriz ekiteko agindua hartu du hizpide, Hego Euskal Herrian asteartean gauzatuko dena, “hamarka mila langile” lanera itzultzea ekarriko baitu.  

“Denok dakigu nork hartu duen erabaki hori: CEOEk, Confebaskek… baina Urkulluk, Chivitek eta Pedro Sanchez Gobernu zentraleko presidenteak ere bai, jendearen erantzunkizunari dei egiten dioten eta euskal herritarrak konfinamenduaren aurrean erakusten ari diren erantzukizun hori gizalegearen eredutzat aurkezten duten bitartean”, salatu du.

Horren ildotik, Otegik gogora ekarri du EH Bilduk pandemia hasi zenean adierazi zuela “Munduko Osasun Erakundearen aholkuak bete eta komunitate zientifikoaren gomendioei jarraitu behar zitzaiela”.

Otegi erabaki hori hartu dutenei zuzendu zaie: “Ba al dugu maskararik, norbera babesteko ekipamendurik eta nor kutsatu den, nork sintomarik ez duen eta nor gaixo dagoen jakiteko testik? Ba al dugu birusaren hedapenaren jarraipen zehatza egiteko aplikazio digitalik? Ba al dugu estrategia bateraturik kasu berriak atzemateko? Ez dugu horrelako ezer, eta, halere, erabaki hori hartzen da hemen”, salatu du.

“Kutsatze eta heriotza kopuruak gora egin eta bigarren konfinamendu bat egin behar bada, kolpea askoz latzagoa izango da gure jendearen osasunarentzat eta herri honen ekonomiarentzat”, bukatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X