Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk lan-erreforma osorik indargabetzea adostu du Espainiako Gobernuarekin

Itun horren ondorioz, EH Bilduko diputatuak abstenitu egin dira alarma-egoera bosgarren aldiz luzatzeko Kongresuan egin den bozketan.
Mertxe Aizpurua EH Bilduko ordezkaria Kongresuan.
Mertxe Aizpurua EH Bilduko ordezkaria Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

EH Bilduk akordioa egin du PSOE eta Unidas Podemosekin lan-erreforma osorik indargabetzeko, eta, itun horren ondorioz, koalizio soberanista abstenitu egin da alarma-egoera bosgarren aldiz luzatzeko arratsalde honetan Kongresuan egin den bozketan.

EH Bilduk ohar baten bidez azaldu duenez, koronabirusaren pandemiagatik ezarritako salbuespen-neurriak kendu aurretik indargabetuko da lan-erreforma.

Itun horren bidez, toki-, foru- eta autonomia-erakundeek krisiaren gizarte-ondorioei aurre egiteko politika publikoetan "gastu-gaitasun handiagoa" izango dutela azpimarratu du EH Bilduk.

Koalizio soberanistaren esanetan, PSOEk eta Unidas Podemosek konpromisoa hartu dute tokiko erakundeen gizarte-politiketarako gastuak "gastu-erregelaren zenbaketatik salbuetsiak izateko".

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako zorpetze-ahalmena "euren egoera finantzarioaren araberakoa izango da soilik".

Lau konpromiso horien trukean, EH Bilduk Kongresuan dituen bost diputatuak abstenitu egin dira. Hala, ez dute alarma-egoeraren bosgarren luzapena oztopatu.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X