KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako alderdi independentistek amnistia eskatu dute gatazkari amaiera emateko

ERC, JxCAT, PdeCat eta CUP alderdiek Amnistia Legea erregistratu dute Diputatuen Kongresuan.
Kataluniako alderdi independentistetako kideak, Espainiako Diputatuen Kongresuan
Kataluniako alderdi independentistetako kideak, Espainiako Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Kataluniako alderdi independentistek amnistia eskatu dute Kataluniako prozesuan zigortutako presoentzat, gatazkari konponbide politikoa emateko. ERC, JxCAT, PdeCat eta CUP alderdiek beren indarrak batu zituzten atzo eta Amnistia Legea erregistratu zuten Espainiako Diputatuen Kongresuan.

Ondoren alderdi independentistek elkarrekin eskaini zuten prentsaurrekoan, Amnistia Legea babesteko eskatu zioten Espainiako Gobernuari, "errepresioarekin" amaitzeko aukera gisa.

Montse Bassak (ERC), Miriam Nogueras (JxCat), Ferran Bel (PdeCat) eta Mirehia Vehik (CUP) testua onartzeko eskatu zioten Sanchezen Gobernuari, "gatazka politikoa eremu politikora eramateko". Egitasmo horrekin argitu nahi dute, gainera, zenbaterainokoa den Pedro Sanchez buru duen gobernuaren konponbiderako borondatea.

Atzoko agerraldian salatu zutenez, ezin da politika "erbestetik", "errepresiotik", jazarpenetik eta kartzelatik egin. Noguerasen ustez, amnistia babestuz baiezta dezakete alderdiek "errepresioaren bidea akatsa izan zela".

Bassak azpimarratu zuen lege horrek "hutsetik hastea" esan nahi duela independentziaren aldeko auzian eta erreferendum demokratiko bat nahi zuten pertsonekiko jazarpenean.

Itxura guztien arabera, lege proposamenari buruzko eztabaida ez da maiatzaren 4a baino lehen egingo. Orduan egingo dira hauteskundeak Madrilen. Hala ere, lege proposamenak ez du aurrera egingo, besteak beste, PSOEk aurka bozkatuko duelako

Zure interesekoa izan daiteke

carles puigdemont bruselas efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatuko Fiskaltza eta Abokatutza Puigdemonti amnistia ematearen alde agertu dira, Gorenaren ezezkoaren aurrean

Bi erakundeek Kontsituzionaleko berme-gortean aurkeztu dituzte beren idazkiak, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzeagatik amnistia ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurka presidente ohiak jarritako babes-errekurtsoa onar dezan eskatzeko. Bi erakundeek uste dute Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu behar ziola, eta kritikatu dute Amnistia Legea modu "arrazoigabe eta arbitrarioan" interpretatu zuela, hura aplikatzea saihesteko.

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek iritzi dio Sanchezek Estatutuarekiko duen borondatea "itxaropentsu" egoteko modukoa dela, baina ez du atzerapenik onartuko

Imanol Pradalesek gogorarazi du negoziazioei "jarraibide politiko erabakitzaileagoak onartuz" ekitea eskatu dutela. "Hau da, maila politikoan hitzartutakoak ez dituela etengabe topatzen oztopo eta erresistentzia administratibo eta politikoak. Jarrera horrek, ekintza politikoa debaluatzeaz gain, eragin zuzena du Euskadiren aukeretan eta euskal herritarren bizi-kalitatean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X