POLIZIA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Poliziak hamar pertsona atxilotu ditu Iruñeko Arrotxapea auzoan

Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, talde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete. Ikerketa sekretupean dago eta atxilotuek polizia etxean jarraitzen dute.
Espainiako Poliziako bi agente Arrotxapeako atari batean
Espainiako Poliziako bi agente Arrotxapeako atari batean. Argazkia: @ErrotxaGTX

Polizia Nazionalak hamar pertsona atxilotu ditu gaur goizean Iruñeko Arrotxapea auzoan egin duen polizia operazioan.

Atxilotuak poliziaren bulegoetara eraman dituzte, eta operazioa sekretupean jarri dute. Momentuz, ez Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak ezta Polizia Nazionalak ere ez dute daturik baieztatu.

Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, "talde kriminal batekin" loturiko desordena publikoak, kalteak eta lesioak eragitea egotzi diete. Diario de Noticias de Navarra egunkariak jakinarazi duenez, atxiloketak iazko azaroan Iruñean izandako istiluekin lotuta daude.

Atxilotutakoak Arrotxapeatik Polizia Nazionalaren ziegetara eraman dituzte hasiera batean, eta, ondoren, Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan dauden ziegetara eraman dituzte.

Naizek berri eman duenez, atxilotuek ez dute konfiantzazko abokatuekin egoteko aukerarik izan. Gauzak horrela, atxilotuetako lauk ofiziozko abokatuekin deklaratu dute.

Atxiloketez gain, Espainiako Poliziak hainbat miaketa egin ditu auzoan, eta, antza denez, material informatikoa, suziriak eta pegatinak eraman dituzte agenteek.

Atxiloketen aurka protesta egiteko elkarretaratzea egin dute 20:00etan Arrotxapeako Plaza Gorrian. 

Zure interesekoa izan daiteke

20201116133500_javier-remirez_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier Remirezek Montejurrari, Mikel Zabalzari eta Sanferminei buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du

Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, "demokraziarako beti da positiboa" informazioa desklasifikatzea, "iraganeko gertaerak hobeto ulertzeko aukera" ematen baitu, "demokrazia helduei dagokien gisan". Nafarroako Gobernuak sekretu ofizialei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu du, indarrean dagoena 1968koa baita, "diktadura frankista garaikoa".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X