EAE-ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuen akordioarekin gertuago daude EH Bildu eta EAJ, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs-ren ustez

Miren Gorrotxategik (EP-IU) kritikatu du koalizio subiranistak "EAJren espazioa bete nahi" duela, baina "bere antza hartuz". Carlos Iturgaizen, iritzian, bestalde, EAJ "Bilduren fotokopia bat bihurtu da".
18:00 - 20:00
Akordioaren atzean EH Bilduren estrategia politikoa ikusten dute Elkarrekin Podemosek eta PP+Cs-ek

EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen inguruan lortutako akordioa kritikatu dute Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek. EH Bildu eta EAJ gertuago ikusten dituzte, indar bakoitzak jomugan alderdi ezberdina hartu badu ere.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUk Legebiltzarrean duen bozeramailearen aburuz, ituna koalizio subiranistaren "marketing operazioa" da. Kritikatu duenez, "EH Bilduk EAJren espazioa bete nahi du, logikoa den bezala, baina saiatzen ari da espazio hori betetzen bere antza hartuz".

Gorrotxategik aurreratu du akordio horren ostean beste "itun estruktural" batzuk heldu ahal direla, eta deitoratu du "euskal taula politika mugitzen" ari zen unean gertatzea hau guztia.

"EH Bilduk EAJren lehentasunezko bazkide izatea aukeratu du", salatu du Gorrotxategik. Era berean, akordio ona ez dela azpimarratu du, euskal herritarren bizi baldintzak hobetzetik "urrun" dagoelako.

Carlos Iturgaiz PP+Cs taldeko presidenteak, berriz, EAJ hartu du hizpide. Horren ustez, jeltzaleak "erradikalizatzen" ari dira, "ezkerreko alderdi" bihurtzeraino. "EAJ  Bilduren fotokopia bat bihurtu da", erantsi du.

Iturgaizen esanetan, EAJ eta PSE-EE "lehian" ari dira koalizio abertzalea "zuritzeko".

Salatu duenez, EH Bilduk "erregimena bota nahi du" eta badaki PSOEren gobernua "pagotxa" dela horretarako: "Pedro Sanchez edozertarako prest dago, baita bildu lehentasunezko bazkide bihurtzeko, botereari eusteko"

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Fiskal Nagusiaren epaiketa "barregarrikeria" dela esan du Patxi Lopezek

Patxi Lopez PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak salatu duenez, Auzitegi Gorenean Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurka egindako epaiketa "barregarrikeria da", eta "egia gailentzea" eta errugabe deklaratzea espero du. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lopezek galdetu du nork eraman duen "Ayusoren bikotekidea (Alberto Gonzalez Amador) egoera horretara", ez badira izan bera eta bere ingurukoak. "Izan ere, bera edo bere abokatua akordio batera iritsi nahian ari ziren iruzur egindakoa Ogasunari itzultzeko eta, hortik abiatuta, inolako zentzurik ez duen ikuskizun moduko bat antolatzen hasi ziren", adierazi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X