MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gogora institutuarekin harremanetan jartzeko deia egin diete frankismoak fusilatutako pertsonen senideei

Frankismoak 1936aren eta 1945aren artean fusilatutako pertsonen oroimenezko ekitaldia prestatzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Omenaldia martxoa amaieran izango da.
Fusilatutako pertsonei Eusko Jaurlaritzak egindako omenaldi bateko irudia
Fusilatutako pertsonei Eusko Jaurlaritzak egindako omenaldi bateko irudia. Argazkia: EFE

1936tik eta 1945ra bitartean demokrazia defendatzearren frankismoak fusilatu zituen pertsonen oroimenezko ekitaldia prestatzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutua. Horri lotuta, omenaldian parte hartzeko eta Gogora institutuarekin harremanetan jartzeko deia egin diete senideei. Omenaldia martxoa amaieran izango da.

Gogora instituarekin harremanetan jartzeko 944 032 843 telefonora deitu dezakete senideek edo mezua bidali gogora.memoriahistorikoa1@euskadi.eus posta helbidera.

Martxoaren amaierarako aurreikusita dagoen ekitaldi horretan, 1936tik eta 1945ra exekutatu zituzten 2.000 pertsona ingururi egingo die omenaldia Eusko Jaurlaritzak, bai alderdi frankistak epai judizialik gabe fusilatu zituenak (jendartean paseatuak izenarekin ezagutzen direnak) eta Gerra Kontseiluak exekutatutakoak.

Datuak

Gogora institutuak egindako ikerketaren arabera, 1.191 pertsona fusilatu zituzten epe horretan, judizioz kanpo, Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik, 43 emakumeak ziren, 1.148, gizonak, eta 54 pertsona ezin izan dituzte identifikatu. Fusilamendu horietako gehienak Gipuzkoan egin zituzten (542), Araban, 214, eta Bizkaian, 67. 368 beste toki batzuetan edo leku ezezagun batean gertatu ziren.

Gerra-kontseiluak exekutatutako pertsonak, ostera, 1.003 izan ziren guztira: 536 Bizkaian, 92 Gipuzkoan eta 29 Araban. 346, aldiz, beste toki batzuetan jazo ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X