Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi: ''Irabazleekin lerrokatu eta Saharako herria sakrifikatzea erabaki du Sachezek''

18:00 - 20:00
Otegi: ''Irabazleekin lerrokatu eta Saharako herria sakrifikatzea erabaki du Sachezek''
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan duenez, "bada pentsatzen duenik espainiar Estatua bilakatu litekeela plataforma estrategiko gasarekin Europa osoarentzat; eta Sanchezek erabaki du irabazleekin lerrokatzea herri bat sakrifikatuz. Horrek frogatzen du mendebaldean dagoen hipokresia". Hezkuntza lege berriari lotuta, berriz, "aukera historikoa" dela azpimarratu du, "hezkuntza zikloa bukatuta euskara menderatuko dela bermatuko baitu akordioak".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X