Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak uko egin dio martxoaren 3ko sarraskia ikertzeari

PSOEk, PPk, Voxek eta Ciudadanosek bertan behera utzi dute EH Bilduk eta ERCk eskatu zuten ikerketa batzordea. Komisio horren helburua Polizia Armatuak eta Espainiako Gobernuak bost langileen erailketan izandako inplikazioa eta erantzukizuna ezagutzea zen.
Manifestazioa iragan martxoaren 3an Gasteizen. Artxiboko argazkia: Efe
Manifestazioa iragan martxoaren 3an Gasteizen. Artxiboko argazkia: Efe

Azkenean ez da aurrera aterako martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketak ikertzeko batzordea. Diputatuen Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak baztertu egin du astearte honetan EH Bilduk eta ERCk ikerketa komisio hori sortzeko egindako eskaera, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaerei buruzko erantzukizunak argitze aldera. Egun horretan bost langile hil ziren poliziaren tiroen ondorioz, eta beste 100 lagun zauritu ziren balaz.

PSOEk, PPk, Voxek eta Ciudadanosek ez dute ekimena babestu, bai, ordea, Unidas Podemosek, ERCk, Juntsek, Mas Paisek eta EAJk. Aurrera ateratzeko, baina, ez du babes nahikorik jaso.

Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, "Espainiako Gobernuak eta Justiziak uko egiten diote biktimei egiarako eskubidea bermatzeari, eta sekretupean gordetzen dituzte sarraskiarekin lotutako dokumentu guztiak".

Batzorde horren helburua Polizia Armatuaren inplikazioak eta erantzukizunak ezagutzea zen, baita Espainiako Gobernuak horretan guztian izan zuen papera ezagutzea ere.

Hector Gomez sozialisten bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, ikerketa batzordea "ez da tresna egokia" eta "beste mekanismo batzuk bilatu behar dira". PSOEk hitz egiteko, lan egiteko eta "beste aukera batzuk" aztertzeko borondatea erakutsi du. Rodolfo Martin Villa Barne ministroa ikertzeko eskaeraren aurrean, berriz, ez du iritzirik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Asamblea general de Eudel en Zumarraga



REMITIDA / HANDOUT por EH BILDU

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

19/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eudelek aurrekontuak luzatu ditu, 40 urtean lehen aldiz, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz

EH Bildu atzo iragarri zuenez, koalizio abertzaleko zinegotziek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zuten, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako. Esther Apraiz Eudelen presidenteak adierazi du"intituzioa etsirik" dagoela erabakiaren aurrean, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X