Herri galdeketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 urtetik gorako 3.771 usansolotar daude deituta udalerri independente izan nahi duten erabakitzeko

18:00 - 20:00
16 urtetik gorako 3.771 usansolotar daude deituta udalerri independente izan nahi duten erabakitzeko
Galdakaoko udalak 4 hautestontzi jarri ditu Usansolon bertako herritarrek Galdakaotik banandu eta udalerria eratu nahi duten erabakitzeko. Erabakia ez da loteslea. Galdakaoko udalak emaitza Foru Aldundiari bidaliko dio segregazioa ekonomikoki etasozialki bideragarria dela dioen memoriarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X