ESPAINIAKO MONARKIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zarzuelak atea irekita utzi dio Juan Carlos Borboikoari Espainiara bizitzera itzultzeko

Felipe VI.ak Espainiako erregeak aitari ohartarazi dio bere portaerak kalte egiten diola koroari. Bost eguneko bisitaren ondotik, Espainiako errege emeritua Arabiar Emirerri Batuetara itzuli da.
Espainiako errege emeritua kazetariak agurtzen
Espainiako errege emeritua kazetariak agurtzen. Argazkia: EFE

Espainiako errege emeritua bart itzuli da Arabiar Emirerri Batuetara itzuli da, atzoko eguna Felipe VI.a semearekin eta familiarekin Zarzuela Jauregian igaro eta gero. Gauzak horrela, amaitu zaio ostegunean Sanxenxon hasi zuen bost eguneko bidaia.

Juan Carlos Borboikoa 10:00ak aldera iritsi zen Zarzuela Jauregira eta 11 ordu igaro zituen bertan.

Hainbat hedabidek zabaldu duten informazioaren arabera, Errege Etxeak atea irekita utzi dio Juan Carlos Borboikoari Espainiara bizitzera itzultzeko. Halaber, Espainiako erregeak aitari ohartarazi dio bere portaerak kalte egiten diola koroari.

Halaber, Espainiako Errege Etxeak oharrean nabarmendu du errege emerituak bere bizitza pertsonala antolatzeko aukera duela, bai bisitak egiteko eta baita etorkizunean Espainian bizitzera itzultzeko ere.

Espainiako errege emeritua Arabiar Emirerri Batuetara bueltan da, baina ekainaren 10ean itzuliko da Sanxenxora, belaontzien Munduko Kopan parte hartzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Rueda posterior al Consejo de Ministros



RICARDO RUBIO - EUROPA PRESS

24/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak O-23ari buruz duen dokumentazio "guztia" desklasifikatuko du, 153 dokumentu-unitate

Elma Saiz Espainiako Gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez, asteazken eguerditik aurrera, interesa duen edonork kontsultatu ahal izango du 81eko estatu-kolpearen saiakerari buruz orain arte aurkitutako "dokumentazio guztia", hamarkada luzez sekretupean izan direnak. Era berean, espero du kongresuan aurrera ateratzea Informazio Klasifikatuaren Legearen proiektua, "horrelako erabakiak arau bihur daitezen, eta salbuespena izateari utz diezaioten".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X