DONOSTIAKO PRIMARIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asensio, PSE-ko Gipuzkoako idazkari nagusia, Donostiako primarioen harira: ''Primerako bi hautagai ditugu''

Jose Ignacio Asensio. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
18:00 - 20:00
Asensio, PSE-ko Gipuzkoako idazkari nagusia, Donostiako primarioen harira: ''Primerako bi hautagai ditugu''
Jose Ignacio Asensio PSE-ko Gipuzkoako idazkari nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatua Donostiako primarioen inguruan aritu da Egun On Euskadi programan gaur. Bertan, bi hautagaien aldeko jarrera erakutsi du, biak primerako hautagaiak direla argudiatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X