Martutenera itzuli da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Mikel San Argimiro ETAko presoaren hirugarren gradua

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak San Argimirori emandako hirugarren graduaren aurka Fiskaltzak jarritako helegitea onartu du. Presoa Martuteneko espetxera bueltatu da; 20 urte eta erdi daramatza preso, eta 2021eko hasieran bete zituen zigorreko hiru laurdenak.
Martuteneko espetxea, kanpoaldetik. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Martuteneko espetxea, kanpoaldetik. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Mikel San Argimiro ETAko presoaren hirugarren gradua, Etxeratek jakitera eman duenez. Auzitegiak, hala, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak San Argimirori emandako hirugarren graduaren aurka Fiskaltzak jarritako helegitea onartu du. Presoa Martuteneko espetxera bueltatu da; 20 urte eta erdi daramatza preso, eta 2021eko hasieran bete zituen zigorreko hiru laurdenak.  

Etxeratek "haserrea eta ezinegona" adierazi du; izan ere, San Argimiroren eskubideak "urratuak" izan dira, "baina, batez ere, Espainiako justiziak mantentzen duen blokeo bidegabeak euskal gizartearen nahiaren kontrako norabidean kokatu delako", nabarmendu du Etxeratek.

Testuinguru horretan, Etxeratek gogora ekarri du une honetan Fiskaltzak "beste zortzi presoren hirugarren graduen aurkako errekurtsoak" dituela ezarrita, eta Auzitegi Nazionalak erabakiko duela helegiteak onartzen dituen ala ez: "Duela gutxi, Xabier Atristain espetxera itzuli zen baita ere, Auzitegiak haren hirugarren gradua baliogabetu ondoren", zehaztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X