MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Podemos Euskadi, Ezker Anitza IU eta Aliantza Berdea koalizioan aurkeztuko dira maiatzeko hauteskundeetara

"Euskal ezkerraren zerrenda bateratu" gisa aurkeztu dute euren burua. "Gizarte bidezkoagoa, feministagoa eta ekologistagoa lortzeko irtenbide" izan nahi dute.
Juantxo Lopez de Uralde, Pilar Garrido eta Iñigo Martinez, gaur
Juantxo Lopez de Uralde, Pilar Garrido eta Iñigo Martinez, gaur. Argazkia: EFE

Podemos Euskadi, Ezker Anitza IU eta Aliantza Berdea alderdiak koalizioan aurkeztuko dira maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetara EAEn. "Aniztasunetik abiatuta" eta "momentuak eskatzen duen elkarlana" oinarri hartuta, "euskal ezkerraren hautagaitza bateratua izateko" asmoarekin sinatu dute akordioa.

Hala esan dute, gaur goizean, alderdi morearen Bilboko egoitza nagusian egin duten aurkezpenean. Pilar Garrido Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusia, Iñigo Martinez Zaton Ezker Anitza IUren idazkari nagusia eta Juantxo Lopez de Uralde Aliantza Berdeko koordinatzaile federala agertu dira hedabideen aurrean, akordioaren xehetasunak azaltzeko. Hirurek ezkerreko gainerako euskal alderdiei koaliziora batzeko deia egin diete

Bere hitzartzean, Garridok esan du akordio hau "hasiera baino ez" dela, eta bidaide gehiago izateko lanean jarraituko dutela. "Batzeko eta Euskadin dugun espazio politikoa zabaltzeko ordua da. Ezkerreko zerrenda bateratua da horretarako bide egokiena", gehitu  du.

Izenpetutako akordioan koalizioaren "oinarri politikoak" bildu dituzte, batetik, eta hauteskundeetan aurkeztuko dituzten zerrenden hurrenkerak, bestetik. Horren arabera, kasurik gehienetan, Podemos Euskadik izendatuko ditu zerrendaburuak, eta Ezker Anitza IUk, bigaren postuak.

EAEko ezkerreko gainerako alderdiekin hitz egiten ari direla gaineratu dute aurkezpenean.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X