Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak sei Leopard tanke bidaliko ditu Ukrainara

Margarita Robles Defentsa ministroak "zuhurtziagatik" ez du zehaztu zenbat arma bidaliko dituzten, baina esan du orain arte 54 bidalketa egin dituztela (42 airez eta gainerakoak lurrez eta itsasoz).
Leopard tanke bat
Leopard tanke bat. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuko Defentsa ministro Margarita Roblesek iragarri du sei Leopard 2A4 tanke bidaliko dituztela Ukrainara, eta, "behar izatekotan" edota "Volodimir Zelenskyren Gobernuak zein NATOk eskatzekotan", gehiago bidaltzeko prest daudela.

Ukrainari emandako laguntza militarraren harira Kongresuan izan duten eztabaidan, Roblesek erantsi du Espainia Leopard tankeak prestatzen ari dela.

Roblesek, baina, "zuhurtziagatik" ez du zehaztu zenbat arma bidaliko dituzten, baina esan du orain arte 54 bidalketa egin dituztela (42 airez eta gainerakoak lurrez eta itsasoz).

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X