Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk eta ERCk 'mozal legea'ren aurka bozkatuko dute: "Ez gara mozal lege light baten konplize izango"

Jon Inarritu eta Maria Dantas bozeramaileen esanetan, bi alderdi hauek ezin dute "desobedientzia eta errespetu faltak zigortu eta gomazko pilotak eta migranteen itzulketa azkarrak onartzen dituen lege bat babestu".
20230314102329_jon-inarritu_
18:00 - 20:00
Jon Iñarrituk aitortu du ''egun tristea'' dela gaurkoa, Mozal Legeari buruzko akordiorik lortu ez dutelako

Euskal Herria Bilduk eta Esquerra Republicanak Espainiako Gobernuak Kongresuko Barne Batzordera gaur eramango duen Herritarren Segurtasunerako Legea, "mozal legea" izenez ezagutzen dena, berritzeko proposamenaren aurka bozkatuko dute. Legea atzera botatzeko konpromisoa duela urte batzuk hartu zutela oroitu dute, eta proposamen hori konpromiso horretatik oso urrun dagoela irizten diote bi alderdiek.

Jon Inarritu eta Maria Dantas bozeramaileek Diputatuen Kongresuan azaldu dutenez, Gobernuak ez du "mozal legea" atzera botatzeko asmorik, "makillatu egingo du". "Arau honek desobedientziagatik eta autoritateari errespetu falta erakusteagatik isunak jasotzen ditu, gomazko balen edota piloten erabilera baimentzen du eta migranteak berotan kanporatzea aurreikusten du. Ezin dugu hori onartu".

Inarrituren hitzetan, EH Bildu "ez da izango 'mozal lege light bat' onartzearen arduradun edo konplize". Maria Dantasek gaineratu duenez, aurkeztutako proposamen honek "Poliziaren segurtasuna bermatzen du, herritarrena bermatu beharrean, Poliziari gizarte osoaren eskubideak inolako zigorrik jaso gabe zapaltzen jarraitzeko aukera ematen diolako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Senideen elkarretaratzea Valentziako Generalitataren aurrean, Mazonek dimisioa eman dezakeela zabaldu denean

2024ko urriaren 29an hildakoen senideek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Valentziako Generalitateko Jauregiaren atarian, Carlos Mazon presidentearen dimisioa eskatzeko berriz ere, "365 egun beranduago iritsiko dena", salatu dute.  Compromiseko kideek eta jarraitzaileek ere 'Mazon dimissio' zioen pankarta handi bat zabaldu dute toki horretan bertan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X