ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu "giltzarri" izango da Nafarroako udaletan gehiengo alternatiboak osatzeko, Laura Aznalen arabera

EH Bilduren Nafarroako presidentegaiaren esanetan, PSNk "oker" jokatu zuen duela lau urte Iruñeko alkatetza eskuinari oparituta.
Laura Aznal
Laura Aznal

Udal hauteskundeak eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egiteko hilabete falta den honetan, Laura Aznal EH Bilduren presidentegaiaren arabera, koalizio abertzalea "giltzarri" izango da gehiengo alternatiboak osatzeko.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, Laura Aznalek esan du PSNk "oker" jokatu zuen duela lau urte Iruñeko alkatetza eskuinari oparituta. Gaineratu duenez, "inork ez" luke ulertuko sozialistek berriro horrelakorik egitea, eta, gertatuko balitz, beraiek eman beharko lituzkete azalpenak.

Aznalek adierazi duenez, EH Bildu "funtsezkoa" eta "erabakigarria" da eskuineko politikei aurre egiteko. Are gehiago, EH Bilduk Iruñean lehen indarra izateko aukerak dituela uste du: "Hori da gure erronka, eta horren bila goaz".

Hauteskundeen ostean Nafarroako Gobernuan parte hartuko duen galdetuta, beraien lehentasunak oinarri hartuta, "hitz egin, negoziatu eta lan egingo dugu", erantzun du.

Edozein kasutan, baikor hitz egin du, eta maiatzaren 28tik aurrera EH Bildu "indartsuagoa" eta "eraginkorragoa" izango dela gaineratu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X