Odol-delituengatik zigortu zituzten EH Bilduko zazpi hautagaiek uko egingo diote kargua hartzeari
Bere garaian odol-delituengatik zigortu zituzten EH Bilduko zazpi hautagaiek uko egingo diote zinegotzi kargua hartzeari, maiatzaren 28ko hauteskundeetan hautatuak izanez gero. Erabakia "elkarbizitza eta bakearen alde" hartu dutela adierazi dute naiz.eus agerkarira bidali duten idatzi batean. Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendetan hainbat deliturengatik kondenatutako 44 kide agertzeak sortu zuen iskanbilaren aurrean hartu dute erabakia zazpi hautagai horiek.
Covite elkarteak salatu zuen hedabideen aurrean EH Bilduren zerrendetan zigortutako hautagaiak agertzen zirela. Gaur, horien erabakiaren berri izan ondoren, "albiste ona" dela adierazi dute, baina zerrenda horietan "ETArekin harremana izan duten beste 37 zigortu" daude gogoratu dute, eta horiek erabaki bera ez hartzea salatu dute.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du gaur 12:00etan Donostiako egoitzan, Mahai Politikoko kideak alboan zituela. Otegik, bertan, uko egin dutenen jarrera "txalotu" eta "elkarbizitza demokratikorako konpromisoa" berretsi du.
Jose Antonio Torre Altonaga, Asier Uribarri Benito, Lander Maruri Basagoiti, Begoña Uzkudun Etxenagusia, Jose Ramon Rojo Gonzalez, Juan Carlos Arriaga Martinez eta Agustin Muiños Diaz dira EH Bilduren zerrendetan agertzen diren eta (hautatuak izanez gero) zinegotzi kargua ez hartzea erabaki duten zazpi hautagaiak.
Zabaldu duten jakinarazpenean, "ETAko biktimei eta gatazka honen ondorioz sufritu duten pertsona guztiei" zuzendu dizkiete euren hitzak, eta "gure hitzekin eta ekintzekin, dagoeneko egindakoaz gainera, min gehiago ez eragiteko konpromisoa" hartu dute. "Ez dugu gure iraganeko militantzia ukatuko, ezta haren gaineko ardurari uko egingo", ziurtatu dute. Hala ere, azpimarratu dute "hasieratik" hartu zutela parte "duela hamarkada bat ezker abertzaleak egin zuen estrategiaren aldaketan", eta "zalantzarik gabe, hark hasitako bide politiko eta demokratikoen aldeko apustuari" eusten diotela.
Zazpi hautagai horiek "Urriaren 18ko Deklarazioarekin bat" egiten dutela adierazi dute, "aurreko konfrontazio zikloari modu autokritikoan begiratzen" diolako. "Ez dugu iraganik gabeko etorkizunik nahi, baino ez dugu ontzat emango sektore erreakzionarioek gure herriarekin egin nahi dutena: etorkizunik gabeko iragan batera kondenatzea", azaldu dute.
Idatzian salatu dutenez, "azken egunetan interes partidistak eta elektoralistak gailendu dira, eta horrek ez du inolako zerikusirik elkarbizitza eta bakea eraikitzearekin; piztu den polemikaren helburua EH Bilduri kalte egitea izan da, besterik ez". Azkenik, EH Bilduren proiektu politikoak "Euskal Herriarentzat itxaropenez betetako etorkizuna" ekarriko duela adierazi dute. Horien iritzian, "sektore askotako pertsona anitzak erakarri dituen proiektua da, baita, garai batean, zuzenean gure aurka zeuden eta gure ekintzak kondenatzen zituzten pertsona asko ere".
Coviteren erantzuna
Consuelo Ordoñez Covite elkarteko presidenteak erabaki horren berri jasotakoan adierazi du "garaipen bat" dela. "Ez da demokraziaren garaipena", zehaztu du, "moral falta hau salatu zuen Covite bezalako biktimen elkarte txiki baten garaipena baizik". "Egindako lanaren ondorioz, hiltzaileak bizitza publikotik baztertu" izanak "poztu" egin duela gaineratu du.
Hala ere, "hiltzaileen kasuak mingarrienak baziren ere", zerrenda horietan "ETAko kide gisa talde terroristaren krimenak egiten lagundu zuten" beste 37 hautagai daudela nabarmendu du, eta, "hautatzen badituzte, ez dute euren kargua hartzeko inolako zalantzarik egingo", salatu du.
Ordoñezek "ETA gune publikoetatik atera" dezala eskatu dio ezker abertzaleari, "ez soilik hauteskude zerrendetatik, baita kaleetatik ere; utz dezatela ETA goraipatzeari pintadekin, pankartekin eta abarrekin". "Hori egin arte eta ETAren ibilbide terrorista gaitzetsi arte, ez dute bakearen eta elkarbizitzaren alde erabakiak hartzen dituztela esateko legitimitaterik", gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.