M28
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJren garaipena Bilbon

EH Bilduk PSE-EEri aurrea hartu dio, eta bigarren indarra da Bizkaiko hiriburuko udalean. Laugarren postuan dago PP, eta bosgarrenean, Elkarrekin.
M28ko emaitzak Bilbon
M28ko emaitzak Bilbon

Botoen % 94 zenbatuta, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) irabazi ditu udal hauteskundeak Bilbon, baina bigarren indarrak, EH Bilduk, aldea murriztu dio.

Juan Mari Aburtoren hautagaitzak botoen % 36 eskuratu du, 2019an baino 6 puntu gutxiago, eta 12 zinegotzi lortu ditu, aurreko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta 2 galduta.

Euskal Herria Bilduk, botoen % 19 jasota, 6 zinegotzi izango ditu, 2 irabazita. Horrela, koalizio subiranistak sozialistak aurreratu ditu Bilboko Udalean, eta bigarren indarra da orain.

PSE-EEk, bestalde, botoen % 16 eskuratu ditu, eta 5 zinegotzi lortu ditu, aurreko legealdian izandako kopuru bera da.

Laugarren postuan dago PP, zinegotzi bat gehituta: 4 ordezkari izango ditu Udalean. Botoen % 11 eskuratu ditu (3 puntu gehiago).

Elkarrekinek eserleku bat galdu du, eta 2 zinegotzi izango ditu. Botoen ia % 8 (2 puntu gutxiago) jasota, laugarren postua ere galdu du, eta ordezkaritza txikiena izango duen alderdia da.

Bilboko emaitzak. Bilboko emaitzak.

Parte-hartzeari dagokionez, abstentzioak nabarmen egin du gora. Bilboko hautesleen % 56k eman dute botoa, duela lau urte baino 5 puntu gutxiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X