U23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP eta Vox emakumeen kontrako gorrotoaren koalizioa dela esan du Rafaela Romerok Irunen

20230720202348_pse-2007-ge2_
18:00 - 20:00
PP eta Vox emakumeen kontrako gorrotoaren koalizioa dela esan du Rafaela Romerok Irunen
Asun Carasola, Nagore Lafageren amaren borroka ekarri du gogora, eta aitortu du indarkeria matxista jasan, bizirautea eta hortik bizirik ateratzea lortu duela. Horregatik gehiengo progresista bat eskatu du Irunen. Anduezak PPri leporatu dio Voxen aginduak betetzea.

Albiste gehiago politika

Maitane Ipiñazar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk formatu berriz ospatuko du Alderdi Eguna igandean,  'Batzen gaituzten hariak' lelopean

Aurten, eszenatokia zelaiaren erdian egongo da, biribila izango da, eta lau pantaila erraldoi jarriko dituzte, afiliatuek bertan gertatutako guztiaren berri izan dezaten. EBBk adierazi duenez, formatu berritzaile horrekin, EAJ, alderdi gisa erdian dagoela, herriaren eraikuntzan funtsezkoa dela eta gizartearekin batera eboluzionatzen duen alderdi dinamikoa dela irudikatu nahi dute.  

Laura Garrido Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk "autogobernuari buruz" hausnartzea eskatu du, "ondo kudeatu" behar baita, "ongizatea ekarri ekartzen duen arren"

Laura Garridok EAEk dituen eskumenei eta horiek kudeatzeko moduari buruzko "hausnarketa" egiteko eskatu du, "arazoak" ditugulako eskumenak ditugun eremuetan. Legebiltzarreko PPren bozeramailearen ustez, "oso argia" da etxebizitzaren auzian, besteak beste. "40 urte daramatzagu EAJrekin eta PSErekin Jaurlaritzan, eta jarraitu dituzten politikek ez dute etxebizitzaren arazoa konpondu, haien legeek tenkarazi dute merkatua", gaineratu du.

MADRID, 22/07/2025.- La diputada de JxCat Míriam Nogueras interviene en el Pleno del Congreso celebrado este martes. EFE/Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kongresuak atzera bota du migrazio eskumena Kataluniako Gobernuaren esku uzteko Juntsek eta PSOEk adostutako lege proposamena                          

Podemosek lege testuaren aurka bozkatu du PPrekin eta Voxekin batera, "arrazista" dela iritzita. Horiei Sumarreko bi diputatu batu zaizkie, boto diziplina hautsita. Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak muturreko eskuina eta muturreko ezkerra kritikatu ditu Kataluniaren aurkakoak direla iritzita. 

Gehiago kargatu