IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Etxebizitza legea, interes tasen igoera eta 2022ko balantze ekonomikoa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Etxebizitza batzuk, salmentan.
Estatuko etxebizitza legeak arrakala sortu du Jaurlaritzan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Etxebizitza legea: Estatuko etxebizitza legeak arrakala sortu du Eusko Jaurlaritzaren baitan; izan ere, gobernuak Konstituzionalera jotzea erabaki du hiru sailburu sozialisten iritziaren kontra. Auziak soka luzea izango du: EH Bilduk prentsaurrekoa du gaur gaiaren inguruan, eta Andoni Ortuzar (EAJ) eta Laura Garrido (PP) elkarrizketatuko dituzte, hurrenez hurren, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian. 

- Interes tasek, berriro gora: Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak bezperan egin bezala, Europako Banku Zentralak ere (EBZ) interes tasak puntu laurden igoko ditu gaur, eta datozen hilabeteetan zer egingo duen argitu dezake. Joan den hilean puntu laurden igo zituen tasak, % 4ra arte (2008tik ez da maila horretara iritsi).

- Iazko balantze ekonomikoa: Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2022ko EAEko Ekonomiaren Urteko Txostena aurkeztuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X