DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Ekintza egiaztagarriak" eskatu ditu Puigdemontek, Kongresuko Mahaia aukeratzeko bozketaren aurretik

Presioak presio, ez dela Juntsen jarrera aldatu nabarmendu du Kataluniako presidente ohi eta Juntseko eurodiputatu denak. Bestalde, BNGk baieztatu du PSOEren hautagaiaren alde egingo duela Diputatuen Kongresuko presidente izateko. Halaber, ERCk eta Juntsek talde propioa izatea babestuko du.
Carles Puigdemont, artxiboko argazki batean
Carles Puigdemont, artxiboko argazki batean. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Espainiako Gorteak ostegun honetan osatuko dira, baita Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Mahaiak ere. Kongresuko Mahaiari dagokionez, Mahaia osatzeko 24 ordu baino gutxiago falta direnean, dena airean dago oraindik.

Juntsek ostegun goizean egingo duen bileran erabakiko du zer bozkatuko duen Kongresuko Mahaiko kideak aukeratzeko bozketan. Bezperan, Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta Juntseko eurodiputatuak egiaztatzeko moduko ekintzak eskatu ditu bere taldearen botoa zein izango den argitu aurretik.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean adierazi duenez, presioak presio, Juntsen jarrera ez da aldatu. "Ez daukagu inolako konfiantzarik Espainiako alderdi politikoengan, eta promesek ez gaituzte berotzen, ezta hozten ere", gaineratu du.

Puigdemonten esanetan, "benetako gertakarietan oinarritutako mesfidantza" ez du akordio batek gutxituko, eta desadostasun batek ez du mesfidantza handitzea ekarriko.

Juntsek ostegun goizean erabakiko du zer egin Kongresuko Mahaiko bozketan. Juntsen zuzendaritzak 08:00etan egingo du bileta telematikoa, hain zuzen ere, Gorte Nagusiak eratzeko bilkura hasi baino bi ordu lehenago.

Bestalde, BNGk baieztatu du Francina Armingol PSOEren hautagaiaren alde egingo duela Diputatuen Kongresuko presidente izateko. Halaber, ERCk eta Juntsek talde propioa izatea babestuko du, horrek Talde Mistoa "arindu" egingo baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X