IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, EITB Gala eta 'Geldiezinak'proiektua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
alberto nuñez feijoo
PPren presidente Alberto Nuñez Feijoo. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Feijooren inbestidura: Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaiaren inbestiduraren bigarren saioa hartuko du Espainiako Diputatuen Kongresuak, eta Mertxe Aizpurua EH Bilduren eleduna izango da hitza hartzen lehena. Ondoren, Aitor Esteban EAJko bozeramailearen txanda izango da, eta BNGko, UPNko, CCko eta PPko ordezkariak igoko dira haren atzetik tribunara. 09:00etan hasiko da saioa.

- EITB Gala Zinemaldian: EITBren Galan 'Itxaso' euskal telesail berriaren aurrestreinaldia, 19:30ean. Aurretik, goizean, EITBren Zinemaldiko karpan, aurkezpena egingo da.

- 'Geldiezinak' proiektua: Basque Team Fundazioak 'Geldiezinak' proiektuaren aurkezpen ekitaldia egingo du 11:00etan. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du aurkezpenean, eta bertan izango da Joseba Urkiola EITB Mediako Kiroletako zuzendaria.

Albiste gehiago politika

Entrevistado en el programa "Faktoria" de Euskadi Irratia, el secretario general del PSE-EE Eneko Andueza ha asegurado que "fue un acto muy emocionante, necesario, y espero que en adelante haya más oportunidades de dar más pasos".
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andueza "harro" agertu da sozialista batek Monbar hoteleko biktimen familiei barkamena eskatu izanagatik

1985ean Baionako Mombar hotelean GALek hildako Jose Mari Etxaniz, Iñaxio Astiasuinzarra, Agustin Irazustabarrena eta Sabin Etxaide ETAko kideen familiei barkamena eskatu zien Maria Jesus San Jose sailburuak astelehen honetan izandako ekitaldi batean. Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi duenez, "oso ekitaldi hunkigarria izan zen, beharrezkoa, eta espero dut aurrerantzean urrats gehiago emateko aukera gehiago izatea". 

Gehiago kargatu