Transferentziak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garamendik esan du Espainiako Gobernu berriarekin harremanetan jarri direla transferentziei buruz hitz egiteko

20231128133015_olatz-garamendi_
18:00 - 20:00
Garamendik esan du Espainiako Gobernu berriarekin harremanetan jarri direla transferentziei buruz hitz egiteko
PSOE-EAJ akordioak hiru hilabetean egin beharreko hiru eskualdaketa jasotzen ditu, baina Garamendi sailburuak adierazi du Sanchezen Gobernuko kargu berriei denbora bat eman behar zaiela lanean hasi daitezen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X