Sanchez eta Puigdemont aurrez aurre eta bitartekaririk gabe bilduko dira negoziazioari ekiteko
Pedro Sanchez eta Carles Puigdemont aurrez aurre eta bitartekaririk gabe bilduko dira, harremanak normalizatu eta "gatazka politikoaren konponbidean sakontzeko". Hala aurreratu du Jordi Turull JxCateko idazkari nagusiak, eta oraingoz datarik egon ez arren, ziurtatu du hitzordua atzerrian izango dela.
"Ikusteko eguna eta tokia zehaztea adostu dugu. Garrantzitsuena elkartzea eta hitz egitea da, behar den bezala, argazkirik edo alderdiaren logorik gabe", adierazi du Turullek La 2 eta Ràdio 4 telebista eta irrati kateetan egindako adierazpenetan.
Sanchezek eta Puigdemontek bat egin zuten atzo Estrasburgon, Euroganberako osoko bilkuran, baina ez zuten elkarrekin egoteko betarik izan, agenda kontuak tarteko, Juntseko buruzagiak azaldu duenez.
Turullen esanetan "bi presidenteen arteko harremana eta negoziazioa normalizatzeko" helburua du hitzordu honek; izan ere, gogorarazi duenez, errepresioa tarteko, 2017az geroztik elkartu gabe daude.
Zure interesekoa izan daiteke
50 urte Franco gabe: honelakoak izan ziren diktadorearen azken bost asteak
1975eko azaroaren 20an hil zen Francisco Franco, ia lau hamarkadatan Espainian gobernatu zuen diktadorea. Bere bizitzako azken asteetan ageriko egin ziren arazo mediko batzuen ondorioz hil zen, Espainia krisi politiko zein sozial sakon baten erdian zegoenean.
Francoren heriotzaren ondorengo uneak gogoratu dituzte euskal kulturako aurpegi ezagunek
EITBk hainbat pertsona ezagun elkarrizketatu ditu, une haietako bizipenak nola gogoratzen dituzten jakiteko. Besteak beste, Xabier Amuriza, Mariasun Landa eta Bernardo Atxagarekin izan gara.
Azaroaren 22rako manifestazio nazionala deitu du EH Bilduk, faxistei "ez direla pasako" esateko
“Euskal Herria Askatasun Haizea” leloa izango duen manifestazioa Bilboko Kasilla plazatik abiatuko da datorren larunbatean, 17:30ean. Muturreko eskuinari aurre egiteko bide bakarra kalera irten eta gurea dena defendatzea dela esan du Oskar Matute diputatuak.
Jordi Pujol ospitaleratu dute, pneumoniak jota
Kataluniako presidente ohiak azaroaren 24an du epaiketa, hainbat hamarkadatan zehar ezkutuan pilatutako dirutzagatik.
Bizkaiko PPk "oso zail" ikusten du Aldundiaren aurrekontuak babestea
Amaya Fernandez Bizkaiko PPren presidenteak lurralde historikoaren "gainbehera" kritikatu du, "hamarkada batean 3.000 enpresa galdu direlako", eta egungo aurrekontu proiektuak horretara eraman duten politiketak sakontzen dituela esan du.
Politikariak ere izan dira Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian
Ordezkari politikoak ere izan dira Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian. Besteak beste, Pello Otxandiano EH Bilduko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Aitor Esteban EAJren EBBko lehendakaria eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia izan dira bertan.
Imanol Pradales: "Munduari esaten diogu nazio bat garela eta ofizialtasuna nahi dugula"
Imanol Pradales lehendakaria ere izan da Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidan. Atarian, horren izaera aldarrikatzailea azpimarratu du, elkartasuna adierazi dio Palestinako herriari, eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lanean direla esan du.
Espainiako Gobernuak auzitegietara eramango du Ayuso, kontzientzia eragozleen erregistroarekiko duen jarreragatik
Emakumeek abortatzeko duten eskubidearen aurka "modu erreakzionarioan aritzea" eta Trumpen antzeko portaera izatea leporatu dio Osasun ministroak Madrilgo presidenteari.
De Andres: "Poliziari baliabideak eman behar dizkiogu eta legeak onartu behar ditugu, delituak behin eta berriz egiten dituztenak kanporatzeko"
EAEko PPko presidenteak esan du indarkeriaz egindako lapurreta gehienetan gaizkileak atzerritarrak direla, eta delituak behin eta berriz egiten dituztenak kanporatzearen alde agertu da. Horretarako, popularrek askotan eskatu dute legea aldatzeko, horren arabera.
Euskadin landa-eremuko lana erakargarri egitea eskatu du Anduezak, gazteek alde egin ez dezaten
Landaguneetako enplegua modernizatu behar dela azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak Oionen (Arabako Errioxa). Halaber, emakumeek nekazaritza-ustiategietan duten funtsezko papera nabarmendu du. Sektorearen gogortasuna gorabehera, teknologia berriek erakargarri eta errentagarri bihur dezaketela gaineratu du.