2024
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eta PSE-EEk Bizkaiko aurrekontuak onartu dituzte, oposizioaren zuzenketarik sartu gabe

EH Bildurentzat, Podemosentzat eta PPrentzat "sinestezina" da Aldundiak azken "bederatzi aurrekontuak" oposizioko alderdien ekarpenik gabe onartu izana.
Elixabete Etxanobe, erdian, gustura aurrekontuak onartu ostean. Argazkia: Bizkaiko Aldundia
Elixabete Etxanobe, erdian, gustura aurrekontuak onartu ostean. Argazkia: Bizkaiko Aldundia

Bizkaiko Batzar Nagusiek 2024ko aurrekontuak onartu dituzte gaur Foru Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE-EE alderdien aldeko botoekin, eta oposizioko alderdien zuzenketarik sartu gabe.

EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Podemos-IUk kontra bozkatu dute, euren osoko zuzenketak eta 388 zuzenketa partzialak errefusatuak izan ostean.

Gaurko bozketarekin, behin betiko onartu dituzte datorren urterako kontuak. 10.308 milioi eurokoa izango da aurrekontua, aurtengoa baino % 5,1 handiagoa, eta departamentuek 1.599,1 milioi izango dituzte erabilgarri, aurten baino % 3,8 gehiago.

EAEko hiru aldundien artean, Bizkaikoa da aurrekontu berriak izango dituen bakarra, Gipuzkoan eta Araban luzatu egingo baitituzte EAJk eta PSE-EEk ez dutelako gehiengo osorik.

Elixabete Etxanobe buru duen Foru Gobernuaren lehenengo aurrekontua izango da, maiatzeko hauteskundeen ostean ahaldun nagusi izendatu eta gero.

Gernikako Batzar Nagusietan egindako osoko bilkuran, oposizioko alderdien bozeramaileek gogor kritikatu dute euren zuzenketarik sartu ez izana, eta "sinestezin" jo dute azken "bederatzi aurrekontuak" oposizioko alderdien ekarpenik gabe onartu izana.

Foru Gobernua osatzen duten alderdiek, berriz, azpimarratu dute aurrekontuak "zuhurrak" eta "bidezkoak" direla, eta Bizkaiko "eraldaketa estrategikoa sustatzen jarraitzea" dutela helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X