Espainiako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek dio bere emaztea izan zela dimisioa ez emateko eskatu zion lehena

20240429224742_sanchez-tve-elkarrizketa_
18:00 - 20:00
Sanchezek dio bere emaztea izan zela dimisioa ez emateko eskatu zion lehena
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak adierazi duenez, Begoña Gomez emaztea izan zen karguan jarraitu ala ez erabakitzeko bost eguneko hausnarketan dimisioa ez emateko eskatu zion lehena, eta uste du berak eta herritarrek gogoeta hori behar zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X