Albiste da
Sortu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arkaitz Rodriguezek Euskadi, Nafarroa eta Iparralderako estatus politiko berria aldarrikatu du

20240622164819_arkaitz-rodriguez-sortu_
18:00 - 20:00
Arkaitz Rodriguezek Euskadi, Nafarroa eta Iparralderako estatus politiko berria aldarrikatu du
Arkaitz Rodriguez, Sortuko idazkari nagusiak estatus politiko berri baten beharra azpimarratu du, Nafarroan eta Iparraldean ere garatu behar litzatekeela. Hitz horiek Sortuko zazpigarren konferentzia nazionalean egin ditu Rodriguezek, egungo egoera politikoaren analisia egin eta gero.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X