Jaurlaritza berria, Ajuria Enean
Albiste gehiago politika
Gazara bidean den Global Sumud flotillari laguntzeko ontzi bat bidaliko duela iragarri du Pedro Sanchezek
"Kideak erreskatatu ahal izateko bidaliko dugu, zailtasunen bat izanez gero horrelakorik ez gertatzea espero dugun arren", gaineratu du Sanchezek, eta flotilla horretan dauden espainiarrek "munduko milioika pertsonaren elkartasuna adierazten" dutela nabarmendu du.
Albiste izango da: 40 urte Monbar Hoteleko atentatua izan zela, Pentsiodunen herri-ekimena eta Zinemaldia
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Pedro Sanchezek adierazi du bere emaztea eta anaia errugabeak direla eta egia gailenduko dela
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du ziur dagoela Begoña Gomez bere emaztea eta David Sanchez bere anaia errugabeak direla auzi judizialetan, eta "denborak gauzak bere lekuan jarriko" dituela eta egia gailenduko dela. Sanchezek emaztearen eta anaiaren egoera judizialari buruz hitz egin du New Yorken emandako prentsaurrekoan, NBEren goi mailako astea dela eta.
40 urte igaro dira Baionako Monbar hoteleko atentatutik, GALek egindako odoltsuena
Lau pertsona hil zituzten tirokatuta eta bostgarren bat zauritu zuten. Urte batzuk geroago hilketaren autore materialak epaitu zituzten, Marsellako bi mertzenario. Epaiketan zehar, Estatu espainiarreko zerbitzu sekretuek kontratatu zituztela aitortu zuten, baina ikerketa hori froga faltagatik itxi zuten.
Pentsioei buruzko eztabaidari "bizkarra ez emateko" eskatu die EH Bilduk EAJri eta PSEri
EH Bilduk pentsioen inguruko eztabaidari bide emateko eskatu die EAJri eta PSEri. Akats larritzat eta kezkagarritzat jo dute 145.000tik gora lagunek egindako eskaerari bizkarra ematea.
PPk "autogobernuari buruz" hausnartzea eskatu du, "ondo kudeatu" behar baita, "ongizatea ekarri ekartzen duen arren"
Laura Garridok EAEk dituen eskumenei eta horiek kudeatzeko moduari buruzko "hausnarketa" egiteko eskatu du, "arazoak" ditugulako eskumenak ditugun eremuetan. Legebiltzarreko PPren bozeramailearen ustez, "oso argia" da etxebizitzaren auzian, besteak beste. "40 urte daramatzagu EAJrekin eta PSErekin Jaurlaritzan, eta jarraitu dituzten politikek ez dute etxebizitzaren arazoa konpondu, haien legeek tenkarazi dute merkatua", gaineratu du.
Begoña Gomez herri epaimahai batek epaitzea proposatu du Peinado epaileak, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita
Datorren larunbatean epaitegira joateko dei egin dio, 18:00etan, aurretiazko agerraldia egin dezan. Espainiako Gobernuak Peinadoren erabakia kritikatu du, "surrealista" dela iritzita, eta epaimahai inpartzial batek "gauzak dagokien tokian" jarriko dituela espero du.
Kongresuak atzera bota du migrazio eskumena Kataluniako Gobernuaren esku uzteko Juntsek eta PSOEk adostutako lege proposamena
Podemosek lege testuaren aurka bozkatu du PPrekin eta Voxekin batera, "arrazista" dela iritzita. Horiei Sumarreko bi diputatu batu zaizkie, boto diziplina hautsita. Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak muturreko eskuina eta muturreko ezkerra kritikatu ditu Kataluniaren aurkakoak direla iritzita.

Albiste izango dira: EAEko aireportuen kudeaketa, Palestinaren aldeko manifestazioa Zinemaldian, eta NBEren Batzar Orokorra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Autobus batek Nafarroa eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu, Mikel Zabalzaren oroimenez
Gazte nafarra hilik agertu zen Bidasoa ibaian 1985ean, Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunera.