ESPAINIAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostegunean edo ostiralean Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioburuarekin biltzea aurreikusten du Sanchezek

Txinan da Espainiako Gobernuko presidentea, bisita ofizialean, eta handik itzultzen denean bildu nahiko litzateke Gonzalezekin, Madrilen. "Edmundo Gonzalezen asiloa gizatasun keinu bat da", esan du.
pedro sanchez
Pedro Sanchez, gaur, Shanghain. Argazkia: EFE

Ostegunean edo ostiralean Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako oposizioburuarekin biltzea du aurreikusita Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Azaldu duenez, Venezuelako politikariari asilo politikoa ematea "gizatasun keinu" bat da, eta bestelako irakurketa politikoak egitea lekuz kanpokotzat jo du. Hala, gogor kritikatu ditu azken egunotan Alderdi Popularrak gaiaren harira esandakoak.

Shanghain (Txina) egin ditu adierazpenok Sanchezek. Bisita ofizialean joana da bertara eta, goizean, hitz eign du hedabideen aurrean, Cervantes Institutuak hiri horretan izango duen egoitza berriaren inaugurazio ekitaldiaren aurretik.

Igandean iritsi zen Gonzalez Madrilera, eta Espainiako presidenteak aurreratu du Txinako bidaiatik bueltan bilduko dela Venezuelako oposizioburuarekin.

Albiste gehiago politika

MADRID, 22/07/2025.- La diputada de JxCat Míriam Nogueras interviene en el Pleno del Congreso celebrado este martes. EFE/Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kongresuak atzera bota du migrazio eskumena Kataluniako Gobernuaren esku uzteko Juntsek eta PSOEk adostutako lege proposamena                          

Podemosek lege testuaren aurka bozkatu du PPrekin eta Voxekin batera, "arrazista" dela iritzita. Horiei Sumarreko bi diputatu batu zaizkie, boto diziplina hautsita. Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak muturreko eskuina eta muturreko ezkerra kritikatu ditu Kataluniaren aurkakoak direla iritzita. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko

Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean

Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako  enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.

Gehiago kargatu