ESPAINIAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Demokrazia eraberritzeko planaren gakoak: hedabideen erregistroa, erakundeen gardentasuna eta egiez batzordea

31 neurri biltzen dituen plana onartu du gaur Espainiako Ministroen Kontseiluak. Erakundeen zein hedabideen gardentasuna bermatzeko kontrol neurriak daude tartean. Halaber, Kode Penala aldatzea proposatzen da, Espainiako Koroari eginiko irainen delitua eta mozal legea moldatzeko.
Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldia, gaur.
Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldia, gaur. Argazkia: EFE

Hedabideen gaineko erregistroa, horien jabeei eta diru-iturriei buruzko informazioa bilduko duena, erakundeen jarduerari buruzko gardentasuna bermatzeko ekinbideak eta desinformazioari aurre egiteko lege-erreformak. Horiek dira Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen demokrazia eraberritzeko planaren gako nagusietako batzuk.

'Demokraziaren aldeko Ekintza Plana' goiburupean, 31 neurri zehatz biltzen dituen egitasmoa onartu dute gaur, eta hurrengo hiru urteotan ezartzea aurreikusten da. Besteak beste, Sekretu Ofizialen Legea eguneratzeko proposamena dago planean jasota.

Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian, Felix Bolaños Presidentzia ministroak azaldu du helburu nagusiak direla "Gobernuaren jardunari buruzko informazioaren kalitatea hobetzea eta zabaltzea", "ekosistema informatiboari gardentasun, aniztasun eta berme gehiago ematea" eta "botere legegilearen zein hauteskunde sistemaren gardentasuna indartzea".

Hedabideei dagokienean, horiei erakundeek publizitatearen truke ematen dieten diru kopuruari buruzko datu zehatzak urtero publiko egitea da asmoa. Horretarako, publizitate instituzionala arautzen duen legea erreformatuko da, "gardentasun eta proportzionaltasun irizpide berriekin". Bolañosen hitzetan, "audientzien neurketa inpartzialak" bermatu nahi dira, eta "hizkuntza koofizialetan aritzen diren hedabideak babestu".

Zentzu horretan, ministroak gehitu du administrazio publikoek hedabideei bideratutako diru kopuruari "mugak" ezarri nahi zaizkiola, "administrazioen dirulaguntzen mendeko hedabiderik egon ez dadin". Hedabideen "aniztasuna" bermatzea ere bilatuko dute, laguntzak banatzerakoan.

Eragotzi nahi da diru publikoarekin albiste faltsuak zabaltzen dituzten komunikabideak finantzatzea.

Bestalde, kazetarien sekretu profesionala arautzen duen legea erreformatzea ere aurreikusten da, baita mozal legea ere. Era berean, Zigor Kodea aldatu nahi da Espainiako Koroari eginiko irainen eta erlijio sentimenduen kontrako delituak aldatzeko.  Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bidali duen jurisprudentziara egokituko da legedia.

Legebiltzarrei eta hauteskunde-sistemari zuzendutako neurrien artean, hauteskunde eztabaidak derrigorrezkoa izatea eta hauteskunde inkestak guztiz gardenak izatea proposatu dute. Baita alderdiek finantzaketari buruzko informaziuo guztia ematea ere.

Desinformazioari aurre egitea da beste helburuetako bat, eta zentzu horretan, estrategia zehatza prestatu nahi du Gobernuak, gezurrak zabaltzen dituztenak zigortzeko. Horretarako, neurriak prestatuko dira, faltsuak diren albisteak eta nahita zabaldutako gezurrak zuzentzera derrigortzeko hedabideak. Batzorde berezitua eratuko da, albiste faltsuak atzeman eta neurriak bideratzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X