EAJ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maria Eugenia Arrizabalaga, Gipuzko Buru Batzarreko presidente berria

Lurralde hauteskundeetako bigarren itzulia asteazkenean amaitu zen, Gipuzkoan Arrizabalagaren garaipenarekin, bera izan baita bigarren itzuli horretara igaro den hautagai bakarra, Eneko Goiak eta Imanol Lasak lehian jarraitzeari uko egin ostean, babesa jaso arren.
Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoako EAJren Lurralde Batzarrean. Argazkia: EFE
Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoako EAJren Lurralde Batzarrean. Argazkia: EFE

Gipuzkoako EAJren Lurralde Batzarrak Maria Eugenia Arrizabalaga izendatu du gaur Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) presidente. Horrela, alderdiko organo hori zuzenduko duen lehen emakumea izango da.

57 urteko Maria Eugenia Arrizabalaga EBBko kidea da, eta legebiltzarkide kargua utzi berri du Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile lanetan buru-belarri aritzeko. Zumaiako alkate izan zen 2003-2007 legealdian.

Arrizabalagak, aukeratua izan ondoren, batzarrari egindako hitzaldi laburrean, datozen lau urtetan Gipuzko Buru Batzarrak ez ezik alderdiak berak ere izango dituen erronka nagusiak azaldu eta azpimarratu ditu "munduan bezala, gurean ere azken boladan zabaltzen ari den populismo merkeari aurre egitea, demokrazia indartzea, euskal nazioa erreibindikatzea, herria euskaraz eraikitzea eta justizia soziala etengabe lantzea izango dira gure lanaren oinarriak ".

Hala, Euzko Alderdi Jeltzaleak berrikuntza-prozesuarekin aurrera jarraitzen du. Iñigo Ansola (Bizkaia), Maria Eugenia Arrizabalaga (Gipuzkoa) eta Jone Berriozabal (Araba) lurraldeetako presidente berriak hautatuko ditu, hurrenez hurren Itxaso Atutxa, Joseba Egibar eta Jose Antonio Suso ordezkatzeko.

Lurralde hauteskundeetako bigarren itzulia asteazkenean amaitu zen, Arrizabalagak Gipuzkoan garaipena lortuta, bera izan baita hautagai bakarra. Bestalde, Ansola eta Berriozabal lehen itzulian alde handiarekin gailendu ziren.

Lurralde batzarrek presidente berriak izendatu dituzte, Gipuzkoan gaur, eta larunbatean, Bizkaian eta Araban. Arabako EAJ zuzentzen duen lehen emakumea izango da Berriozabal ere.

Hautagai ofizialisten garaipena Araban bakarrik izan da zalantzan, Gorka Urtaran Gasteizko alkate ohi eta Gizarte Politiketako foru diputatuaren hautagaitzarekin, sektore kritikoaren eta duela urte batzuk erretiratutako buruzagi ohien (Jose Angel Cuerda eta Juan Mari Ollora) babesa jaso baitu.

Bizkaian ere hautagai alternatibo bat izan zen, David Salinas Armendariz Eusko Jaurlaritzako abokatua, Areetako (Getxo) eta Abandoko (Bilboko erdialdea) batzokiek proposatu zutena eta BBBko 14 burukideen zerrenda alternatiboa aurkeztu zuena.

Aldiz, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak eta Aritz Abaroa legebiltzarkide eta Bermeoko alkate ohiak uko egin zioten bigarren itzulian lehiatzeari.

Gipuzkoan, Arrizabalaga soilik igaro zen bigarren itzulira, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Imanol Lasa foru diputatu ohiak lehian jarraitzeari uko egin ondoren, bahiz eta gutxieneko babesa erdietsi.

EAJren biltzar-prozesu honek berritasun bat du: lehenik, lurralde-zuzendaritzak aukeratu dira, eta, ondoren, urtarrilaren 20tik aurrera, EBBko zortzi ordezkari nazionalak (lurraldeetako bost presidenteak EBBko kide petoak dira) eta presidentea, martxoaren 29an eta 30ean Donostian egingo den IX. Batzar Nagusian izendatuko dena.

Alderdi jeltzaleak barne prozesu honi hauteskundeetan gainbeheran dela aurre egin behar izan dio. EH Bildu gero eta gertuago dute jeltzaleek. Hala ere, EAJk Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusien gobernua mantentzea lortu du, Gasteizko Udalarena izan ezik. Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidente izateko hautagai izango den ala ez jakiteke dago oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X